
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 ostra, olioa. Tenpura: 150 g irin, 200 ml ur gasadun hotz, gatza. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, laranja erdia, ozpina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ostrak ireki eta haragia atera.
2. Irinari ura apurka-apurka bota eta nahastu, ore fina bat lortu arte. Gatza bota eta pausatzen utzi.
3. Ostrak oretik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta ostrak frijitu.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Laranjaren zukua eta birrindutako azala gehitu. Behar adina gatz bota.
Oskoletan hurrenez hurren koilarakada bat saltsa, ostra eta soja saltsa tanta batzuk jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 ostra, laranja bat, 3 koilarakada soja saltsa. Tenpura: 125 g irin, 200 ml ur oso hotz, arrautza txiki bat, gatza.
Zailtasuna 2
1. Ostrak ireki eta haragia atera.
2. Arrautza irabiatu eta ura bota. Nahastu azkar.
3. Irinari apurka-apurka bota eta nahastu, ore fina bat lortu arte. Gatza bota eta pausatzen utzi.
4. Ostrak oretik pasatu.
5. Zartagin batean olio ugari berotu eta ostrak frijitu.
6. Ostren ura, soja saltsa eta laranjaren zukua 2 minutuz egosi. Jaterakoan ostrak saltsatik pasatu.

Osakidetza aplicó a pacientes 1.385 electroshock en 2025

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, aurreko diskotik hamar urtera

Izarok ‘Arkitektura 2027’ birako lehen hogei datak iragarri ditu

Osakidetza detecta 24 cánceres de próstata en el proyecto piloto de cribado con 7.700 hombres
