
Espainiar Estatu mailan funtzionatzen duen Eguneko Hilkortasunaren Monitorizazio Sistemaren arabera, Hego Euskal Herrian 31 pertsona hil dira maiatzean gehiegizko beroagatik; oraindik ekainak 3 baino ez badauzka ere, dagoeneko beste lau pertsona zendu dira arrazoi bera tarteko.
Maiatzean hildako 31 pertsonetatik, 26 zendu ziren Bizkaian eta 5 Gipuzkoan. Ekainean, ordea, bakarra zendu da Gipuzkoan eta 3 Bizkaian. Araban eta Nafarroan ez da bi hilabete hauetan beroa dela eta inor hil denik erregistratu.
Estatu mailako datuekin alderatuta, guztizkoaren herena da maiatzeko datua. Espainiar Osasun Ministerioaren arabera, hildako gehienak andrazkoak dira eta 2015etik hona heriotz gehien erregistratu diren maiatza izan da aurtengoa.
Aldi horretan, 2015etik 2025era bitartean, MoMok 27.564 heriotza zenbatu ditu espainiar Estatuan, gehiegizko tenperaturari egotzi dakizkiokeenak, eta maximoa 2022an izan zen, orduan 4.789 pertsona hil baitziren; iaz, berriz, 3.832 pertsona hil ziren, Monica García Osasun ministroak azaldu duenez.
Gaineratu duenez, arazoa ez da soilik bero handiagoa egiten duela, baizik eta gero eta lehenago iristen dela, norbanakoen organismoak tenperatura horietara ohitu gabe daudenean. Gainera, beroa horren goiz hasteak arriskuaren pertzepzioa gutxitzea dakar.
Hala, uda meteorologikoa 80ko hamarkadan baino ia sei aste luzeagoa da gaur egun, eta horrek esan nahi du Estatuko belaunaldi oso bat «haurtzaroan ezagutu zuenaren oso bestelako klima bizitzen ari dela».
Hector Tejero Ministerioko Osasun eta Klima Aldaketako arduradunak adierazi duenez, maiatzean 101 pertsona hil dira espainiar Estatuan, batez ere, EAEko (31), Asturiasko (39) eta Galiziako (18) adineko emakumeak. Aemeten arabera, bero handia eta etengabea izan da, eta ohikoa baino 10-15 gradu handiagoa.
Horri gehitu behar zaio, termometroek gora egiten dutenean, ospitalizazioak % 10 igotzen direla. Izan ere, eragina du lan-istripuetan, %17 igotzen baitira, besteak beste. Hilkortasun-arriskua % 9,1 eta % 10,7 artean handitzen da tenperaturak osasunerako arrisku-atalasea gainditzen duen gradu bakoitzeko; ildo horretan, Osasun Ministerioak beroak osasunerako arriskuak areagotzen dituen gehieneko mugak eguneratu ditu, Sevillako zenbait eremutan 41,5º-tik Asturiasko ekialdeko kostaldeko 25,7º-ra.
Horregatik, Garcíak azpimarratu nahi izan du «beroaz hitz egitea desberdintasunez hitz egitea ere badela», ez baitzaio modu berean aurre egiten «ondo isolatutako etxebizitza batetik edo etxe prekario batetik», eta ez du modu berean eragiten ordutegiak alda ditzakeenarengan eta aire zabalean lan egiten duenarengan.
Horregatik, erkidegoei dei egin die ikastetxeetan klima egokitzeko planak bultza ditzaten, ikasle gazteenek zein haien irakasleek beroa asimilatu ahal izateko, iritzita «utzikeriaren ondorioz kixkaltzen» ari direla.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

Un tropel de albokaris vuelve a animar el recinto festivo otra Aste Nagusia

Aste Nagusia bate récord con una participación que supera los dos millones de personas
