
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 180 g irin, arrautza bat, 50 g gurin, gatza. Betegarria: porru bat, 2 baratxuri ale, tipula erdia, azenario bat, kilo bat muskuilu, 150 ml esne, 150 ml esne-gain, 3 arrautza, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula, baratxuriak eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.
3. Garbitu ondo muskuiluak eta duten bizarra kendu.
4. Muskuiluak eltze batean jarri eta estali. Egosi ireki arte. Oskolak kendu eta muskuiluak erditik moztu.
5. Ontzi batean esnea, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak eta muskuiluak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 35-40 minutuz.

Osakidetza aplicó a pacientes 1.385 electroshock en 2025

Peiremans+ taldeak zazpi kontzertu eskainiko ditu abenduan, aurreko diskotik hamar urtera

Izarok ‘Arkitektura 2027’ birako lehen hogei datak iragarri ditu

Osakidetza detecta 24 cánceres de próstata en el proyecto piloto de cribado con 7.700 hombres
