
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 oilasko izter, tipula bat, 300 g gerezi, 100 ml ardo zuri, koilarakada bat ezti, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Ardoa, eztia, olio pixka bat, gatza eta piperbeltz beltza nahastu. Tipula zerrendatan moztu.
2. Ontzi batean izterrak, tipula eta aurreko nahasketa jarri eta nahastu. Film-paperarekin estali eta 2 orduz beratzen utzi.
3. Gereziak garbitu eta hezurra kendu.
4. Azpil batean tipula, gereziak eta izterrak jarri. Gainetik bere zukua bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 20 minutuz. Noizean behin begiratu eta gainetik euren salda pixka bat bota.
5. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre.
6. Izterrak atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 oilasko izter, 200 g gerezi, laranja bat, limoi erdia, koilarakada bat ezti, olioa, piperbeltz beltza, gatza.
Zailtasuna 1
1. Laranja eta limoi zukua, eztia, gatza, piperbeltz beltza eta 250 ml ur minutu batez egosi.
2. Azpil batean izterrak jarri eta aurreko salda bota. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 20 minutuz.
3. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre.
4. Eltze batean gereziak eta izterren salda 6 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Baionarren arteko gako trukaketa, bestetako sarraila irekitzeko

ETSk bestazaleak dantzan jarri ditu, asteburuko giroa berotzeko

Una kalejira antifascista lleva el grito ‘Independentzia’ hasta la Plaza de Toros de Iruñea
