Amagoia Bilbao

Oreki eta antxoa entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g oreki, 12 antxoa oliotan, 70 g arto gozoa, 10 tomate cherry, 8 surimi makila. Saltsa: yogur natural bat, 2 koilarakada olio, koilarakada bat ozpin, gatza.

Zailtasuna                          1               

1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.
2. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera. Freskatu eta xukatu. 
3. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
4. Antxoak zatitu. Surimia zerrendatan moztu. 
5. Ontzi batean orekia beste osagaiekin nahastu. 
6. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi eta entsaladarekin nahastu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g oreki, 200 g tomate cherry, 12 antxoa oliotan, aguakate bat, 10 galeper arrautza. Saltsa:12 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, albahaka, gatza. 

Zailtasuna                          1            

1. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2.  Arrautzak 3 minutuz egosi, zu- ritu eta erditik moztu.
3. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
4. Antxoak zatitu. 
5. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu. 
6. Saltsaren osagaiak irabiatu.
7. Ontzi batean orekia saltsa eta beste osagaiekin nahastu.