
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g sushi arroz, 300 ml ur, 3 koilarakada arroz ozpin, koilarakada bat azukre, 400 g hegalabur, aguakate bat, mango erdia, lukozer erdia, erremolatxa bat, olioa, gatza. Marinada: 2 koilarakada soja saltsa, koilarakada bat olio, koilarakada bat sesamo hazi, jengibre zatitxo bat, baratxuri ale bat. Saltsa: 5 koilarakada maionesa, 2 kolarakada siracha, koilarakada txiki bat soja saltsa.
Zailtasuna 3
1. Hegalaburrari azala eta hezurrak kendu eta dadotan moztu.
2. Jengibrea birrindu eta marinadaren beste osagai guztiekin irabiatu.
3. Hegalaburrari aurreko nahasketa bota eta ondo nahastu. 3 orduz hozkailuan beratzen utzi.
4. Arroza urarekin garbitu, ura garbia atera arte. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 16 minutuz egosi. Tapatu eta 4 minutuz pausatzen utzi. Azpil batean zabaldu. Ozpina eta azukrea irabiatu eta arrozarekin nahastu.
5. Saltsaren osagaiak nahastu.
6. Erremolatxa zuritu eta birrindu.
7. Luzokerra zuritu eta zerrendatan moztu.
8. Mangoa zuritu eta dadotan moztu.
9. Aguakatea zuritu eta zerrendatan moztu. Limoi pixka batekin nahastu.
Lau ontzietan arroza jarri eta marinadaren likidoarekin nahastu. Gainean beste osagaiak bereizita jarri. Beste ontzi batean saltsa jarri edo gainetik bota.

Entre pólvora, kalimotxo y memoria, Gasteiz vuelve a estar de fiesta

Maneras rockeras de vivir incordiando a embusteros e incautos

Osasunari kalte handiagoa egiten dio amatasunak aitatasunak baino
«Kanpotik badirudi ez garela oso antzekoak, baina gero ez gaude urrun»
