
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat olagarro, 200 g arroz, 50 g arto gozo, tipulina erdia, piper berde bat. Saltsa: 200 olio, 50 koilarakada ozpin, koilarakada bat piperrauts, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari irakin. Olagarroa sartu eta 20 minutuz egosi, bere puntuan egon arte. Uretan epeltzen utzi. Atera eta xerratan moztu.
2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
3. Tipulina eta piperra txikitu.
4. Arroza, piperra, tipulina eta artoa nahastu
5. Saltsaren osagaiak irabiatu. Erdia arrozarekin nahastu.
Plateretan arroza jarri eta gainean olagarroa. Gainetik geratzen den saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat olagarro, 200 g arroz, aguakate bat, tomate bat. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza, pierrautsa.
Zailtasuna 2
1. Olagarroa eta arroza aurreko errezetan bezala prestatu.
2. Aguakatea eta tomatea zatitu.
3. Arroza, barazkiak eta saltsa nahastu. Plateretan jarri eta gainean olagarroa.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin, piperrauts eta gatz bota.

Bertsoak, txupina eta besoak zerura: «Bilbo, has daitela jaia!»

«Fermin Muguruza genera un sentimiento de comunidad brutal»

Orio Zea Maysen erritmoan

ETS cambia el día de su actuación de Aste Nagusia al martes por la huelga de técnicos
