
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo, 2 patata, alberjinia bat, 2 porru zati zuri, 4 pikillo piper, 2 tomate, 4 xerra ahuntz gazta, olioa, gatza. Pestoa: baratxuri ale bat, koilarakada bat pinazi, 2 koilarakada gazta birrindu, 50 ml olio, albaka fresko, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 3
1. Garbitu kuiatxoak eta erditik moztu. Erdi bakoitza xerra loditan moztu.
2. Eltze batean ur ugari gatzarekin berotu. Kuiatxo xerrak minutu batez egosi eta xukatu.
3. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Urarekin 5 minutz egosi eta xukatu.
4. Garbitu alberjinia eta xerra finetan moztu, gatzatu eta ordu erdiz utzi. Xukatu. Zartagin batean olio pixka batekin erre.
5. Tomateak garbitu eta xerratan moztu. Olioa pixka batekin minutu erdiz sukaldatu.
6. Porrua garbitu eta 15 minutuz egosi. Xukatu eta laminak bereizi.
Pestoa:
1. Baratxuria zuritu eta mortero batean gatz eta albakarekin batera txikitu.
2. Pinaziak gehitu eta txikitu.
3. Gazta eta olioa apurka-apurka bota eta etengabe eragin. Behar adin gatz eta piperbeltz beltz bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batean lau zati paper jarri, eta gainean lau aro. Barruan hurrenez hurren patata, kuiatxoa, piperra, porrua, alberjinia, tomatea eta gazta jarri.
2. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz.
Plateretan barazkiak jarri eta saltsarekin lagundu.

Muere Peón Kurtz, fundador del grupo Def con Dos

Cortan cables en las txosnas y en el escenario de Iurreta

La campaña de vacunación contra la gripe arranca el lunes en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa
«Kantu baten bidez erran nahi nien maite ditudala, nahiz eta ez dudan baitezpada aski erraten»
