Amagoia Bilbao

Garbantzu entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA 
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g garbantzu, 10 tomate cherry, aguakate bat, lukozer txiki bat, tipula gorri erdia. Saltsa: 4 koilarakada olio, 2 lima, limoi bat, martorria, gatza. 

Zailtasuna                        1               

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.
2. Garbitu tomateak eta erditik moztu.
3. Lukozerra zuritu eta dado txikitan zatitu.
4. Tipula zerrenda fientan moztu.
5. Saltsaren osagai guztiak irabiatu. 
Ontzi batean garbantzuak saltsa eta beste osagai guztiekin nahastu. Ordu betez beratzen utzi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, 50 g arto, 2 tomate, tipula gorri erdia, 2 rabanito, jalapeño bat. Saltsa: 5 koilarakada olio, 3 limoi, koilarakada txiki bat ziape, martorria, gatza. 

Zailtasuna                           1

1. Garbantzu aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Rabanitoak garbitu eta zerrendatan moztu.
3. Tomatea garbitu eta dadotan moztu. Tipula eta jalapeñoa zerrenda finetan moztu.  
4. Saltsaren osagai guztiak irabiatu. 
Ontzi batean garbantzuak salta eta beste osagai guztiekin nahastu. Ordu betez beratzen utzi.