Amagoia Bilbao

Oilaskoa adoboan

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat oilasko izter (hezurrik gabe), 400 g patata, 3 baratxuri ale, 25 ml ozpin, 50 ml ardo zuri, koilarakada bat piperrauts, erramua, erromeroa, ezkaia, olioa, gatza.

Zailtasuna                       1               

1. Baratxuriak zuritu eta mortero batean gatzarekin zehatu.
2. Ozpina, ardoa, 150 ml ur, piperrautsa, erramua, erromeroa eta ezkaia gehitu eta nahastu. 
3. Oilaskoa zatitu eta ontzi batean jarri. Aurreko nahasketa bota, nahastu, filmarekin estali eta 12 orduz beratzen utzi.
4. Patatak zuritu, zerrenda finetan moztu eta azpil batean jarri. Gainean oilaskoa eta bere salda jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 20-25 minutuz.

FRIJITUTA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat oilasko izter (hezurrik gabe), 2 baratxuri ale, 200 ml ur, 100 ml ozpin, koilarakada bat piperrauts, kuminoa, oreganoa, irina, arrautza, olioa, gatza.

Zailtasuna                          1              

1. Baratxuriak, ura, ozpina, piperrautsa, oreganoa, gatza eta kuminoa irabiagailuarekin nahasi.
2. Oilasko zatitu eta ontzi batean jarri. Aurreko nahasketa bota, nahastu, filmarekin estali eta 12 orduz beratzen utzi.
3. Oilasko zatiak irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta oilaskoa frijitu. 
Patata hauekin lagundu:
Dadotan moztutako 2 patata egosi eta xukatu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.