
Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, intxaurrak, gazta birrindua. Betegarria: 400 g kuiatxo, 100 g tipula, 100 g kuia, 150 g urdaiazpiko egosi, 4 xerra gazta, olioa, gatza. Bexamela: 30 g gurin, 30 g irin, 700 ml esne, gatza, piperbeltz zuria, intxaur muskatua.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako kuia eta urdaiazpikoa gehitu eta erregosi.
3. Kuiatxoa erditik moztu eta luzeran zerrendatan moztu. Minutuz batez egosi eta xukatu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil batean hurrenez hurren bexamel pixka bat, lasagna xafla, kuaitxoa, kuia, gazta xerrak, lasagna xafla, kuiatxoa, kuia eta lasagna xafla jarri.
2. Geratzen den saltsarekin estali eta gainetik zatitutako intxaurrak eta gazta bota.
3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz, ondo berotu arte.
«Gehiago kuestionatu dut dena erori naizenean gauzak ongi joan direnean baino»

Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

El Asador Etxebarri se corona como el mejor de 2026 en ‘The World's 50 Best Restaurants’

Una empresa belga lanza una cerveza negra «antirracista» llamada ‘No soy racista, pero...’
