2026 MAR. 16 - 05:41h Garbantzuak barrengorriekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, tipula bat, 300 g barrengorri, 50 g mahaspasa, 50 g pinazi, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu. 2. Presio-eltze batean garbantzuak eta ura jarri. Gatza bota, estali eta egosi 40 minutuz. 3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.4. Barrengorriak zerrendatan moztu. Tipulari gehitu eta erregosi.5. Garbantzuei barrengorriak, pinaziak eta mahaspasak gehitu eta 10 minutuz egosi. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, tipula bat, azenario bat, piper gorri laurdena, 600 g tomate heldu, 300 g barrengorri, olioa, gatza, ezkaia. Zailtasuna 11. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu. 2. Tomateari azala eta haziak kendu. Tomatea, tipula eta azenarioa irabiagailuarekin nahasi. Olio pixka batekin erregosi, loditu arte.3. Presio-eltze batean garbantzuak, ezkaia eta aurreko nahasketa jarri eta urarekin estali. Gatza bota, estali eta egosi 40 minutuz. 4. Zartagin batean txikitutako piperra olio pixka batekin erregosi. 5. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi. Garbantzuei gehitu eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.