2026 MAR. 23 - 05:11h Babarrun zuriak otarrainxkekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g babarrun zuri, tipula erdia, 2 baratxuri ale, piper gorri laurdena, piper berde erdia, tomate bat, 300 g otarrainxka, koilarakada txiki bat piper gozo, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Biharramunean xukatu.2. Otarrainxkak zuritu eta buruak kendu. Buruak olio pixka batekin arin erregosi. 1,5 litro urarekin busti eta 15 minutuz egosi. Xukatu.3. Eltze batean babarrunak, gatza eta salda hotza jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, ordu betez. 4. Txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. Piper gozoa bota eta eragin. Babarrunei gehitu eta beste ordu betez egosi. 5. Otarrainxkak sartu eta minutu batez egosi. Behar adina gatz bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g babarrun zuri, tipula laurdena, 3 baratxuri ale, azenario bat, 100 g boniato, 400 g otarrainxka, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri. Otarrainxken buruekin 1,5 litro salda egin.2. Biharramunean babarrunak, gatza, txikitutako barazkiak eta salda hotza eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. 3. Zartagin batean otarrainxkak olio pixka batekin arin erregosi. Babarrunei gehitu.