2026 MAI. 10 - 05:16h Olo eta sagar gailetak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat60 g olo maluta, 190 g gari irin, arrautza bat, 2 koilarakada ezti, 100 g azukre, 130 g gurin, 150 g sagar, koilarakada txiki erdi kanela, koilarakada txiki erdi bikarbonato. Zailtasuna 21. Gurina eta azukrea nahastu, krema bat lortu arte.2. Arrautza gehitu eta nahastu.3. Irina, kanela, bikarbonatoa eta oloa nahastu.4. Sagarra zuritu eta birrindu. Aurreko nahasketa arrautzarekin, gurinarekin, eztiarekin eta sagarrarekin nahastu.5. Azpil batean paper bat jarri.6. Bolatxoak egin eta eskuekin zanpatu. Azpilean jarri. Gaileten artean tarte bat mantendu. 7. Labe beroan sartu, 170 gradutan, 15-20 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat110 g olo maluta, 110 g gari irin, 100 g gurin, 100 g azukre beltz, 100 g koko birrindu, koilarakada bat ezti, koilarakada txiki erdi legami, sagar bat. Zailtasuna 21. Irina, legamia, azukrea eta kokoa nahastu.2. Gurina bigundu. Aurreko nahasketa gurinarekin, eztiarekin eta birrindutako sagarrarekin nahastu.3. Azpil batean paper bat jarri.4. Bolatxoak egin eta eskuekin zanpatu. Azpilean jarri. Gaileten artean tarte bat mantendu. 5. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10-12 minutuz.