2026 MAI. 20 - 06:01h Mango entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatLetxuga kimuak, mango bat, 12 tomate cherry, 4 ogi xerra, 300 g oilasko bularki, 2 koilarakada arto gozo. Saltsa: 200 g maionesa, 2 koilarakada soja saltsa, jengibre zatitxo bat, tipulina laurdena, koilarakada txiki erdi siracha. Zailtasuna 2 1. Oilasko bularkia tiratan moztu eta gatza bota. Olio pixka batekin arin erregosi. 2. Ogia dadotan moztu. 100 ml olioa oreganoarekin, ezkaiarekin eta piperrautsarekin nahastu eta ogiari gehitu. Labe beroan sartu, 200 gradutan, gorritu arte. 3. Mangoa zuritu eta dadotan moztu. Tomateak garbitu eta erditik moztu.4. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi.Plateretan letxuga kimuak jarri, eta gainean beste osagaiak. Saltsarekin ondu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatLetxuga kimuak, mango bat, tipulina bat, aguakate bat, tomate bat, 8 intxaur, 150 g urdaizpiko egosi. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada Modena ozpin, koilarakadatxo bat ziape, gatza. Zailtasuna 11. Tipulina zerrendatan moztu.2. Mangoa, tomatea eta aguakatea zuritu eta dadotan moztu.3. Urdaiazpikoa zatitu.4. Intxaurrak zuritu eta zatitu.5. Saltsaren osagaiak irabiatu.Plateretan letxuga kimuak jarri, eta gainean beste osagaiak. Saltsarekin ondu.