2026 EKA. 17 - 06:14h Garbantzuak kandeluxekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 150 g ziazerba, 400 g kandeluxa, tipula bat, azenario bat, 100 g tomate, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.2. Presio-eltze batean garbantzuak 35 minutuz egosi. 3. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.4. Tomatea txikitu, gehitu eta erregosi.5. Eltze batean garbantzuak eta barazkiak 5 minutuz egosi. 6. Kandeluxak gehitu eta minutu batez egosi. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentza300 g garbantzu, 200 g ziazerba, 350 g kandeluxa, tipula laurdena, 2 baratxuri ale, olioa, perrexila, gatza. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.2. Presio-eltze batean garbantzuak 35 minutuz egosi. 3. Txikitutako tipula olioarekin erregosi. 4. Txikitutako ziazerbak gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.5. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi. Irin pixka bat bota eta eragin. 250 ml garbantzu salda gehitu eta etengabe irabiatu. 6. Kandeluxak eta txikitutako perrexila gehitu eta egosi.7. Garbantzuak eta ziazerba gehitu eta minutu batez egosi.