2026 UZT. 29 - 06:05h Arrautza eta txorizo kroketak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat3 arrautza, 200 g txorizo, 135 g irin, 115 g gurin, litro bat esne, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.2. Txorizoa txikitu eta gurinarekin erregosi.3. Irina gehitu eta 2 minutuz era-gin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.4. Behar adina gatz bota eta eragin, etengabe, su eztitan. Sutatik kendu, arrautzak sartu eta aizto batekin txikitu. Hozten utzi.5. Kroketak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu. Olio beroan frijitu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 arrautza, tipulina bat, 200 g txorizo, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza.Zailtasuna 21. Arrautzak 8 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta txikitu. 2. Eltze batean txikitutako tipulina gurinarekin erregosi, su eztitan.3. Txikitutako txorizoa gehitu eta erregosi.4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Arrautza gehitu eta behar adina gatz bota. 5. 24 kroketak egin. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.6. Kroketak olio beroan frijitu.