2026 ABU. 06 - 05:56h Leka entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g leka, 150 g azenario, 2 patata, 2 arrautza, 250 g tomate, 100 g gazta fresko. Ozpin-olioa: 9 koilarakada olio, baratxuri ale bat, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 1 1. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu. Zuritu azenarioa eta patata.2. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Lekak, patata eta azenarioa sartu eta 1o minutuz egosi. Xukatu.3. Tomateak eta gazta dadotan moztu.4. Txikitutako baratxuria olioarekin erregosi. Sutatik kendu eta ozpina gehitu.Osagai guztiak lau plateretan jarri eta gainetik saltsa bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g leka, tipulina bat, 2 tomate, 150 g ahuntz gazta fresko, 100 g urdaiazpiko egosi. Saltsa: 9 koilarakada olio, koilarakada bat ziape, 2 koilarakada ozpin, 75 g anakardo, gatza. Zailtasuna 1 1. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu. 10 minutuz egosi eta xukatu.2. Tomateak zuritu eta dadotan moztu.3. Gazta eta urdaiazpikoa dado txikitan moztu.4. Tipulina txikitu.5. Saltsaren osagaiak irabiatu.Osagai guztiak lau plateretan jarri eta gainetik saltsa bota.