2026 ABU. 24 - 05:35h Olagarro eta arroz entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat olagarro, 200 g arroz, 50 g arto gozo, tipulina erdia, piper berde bat. Saltsa: 200 olio, 50 koilarakada ozpin, koilarakada bat piperrauts, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari irakin. Olagarroa sartu eta 20 minutuz egosi, bere puntuan egon arte. Uretan epeltzen utzi. Atera eta xerratan moztu.2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.3. Tipulina eta piperra txikitu.4. Arroza, piperra, tipulina eta artoa nahastu 5. Saltsaren osagaiak irabiatu. Erdia arrozarekin nahastu.Plateretan arroza jarri eta gainean olagarroa. Gainetik geratzen den saltsa bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat olagarro, 200 g arroz, aguakate bat, tomate bat. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza, pierrautsa. Zailtasuna 2 1. Olagarroa eta arroza aurreko errezetan bezala prestatu.2. Aguakatea eta tomatea zatitu.3. Arroza, barazkiak eta saltsa nahastu. Plateretan jarri eta gainean olagarroa.Saltsa:1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin, piperrauts eta gatz bota.