2026 IRA. 14 - 06:03h Oreki eta feta entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g oreki, 100 g oliba beltz, 100 g feta gazta, 150 g tomate, 150 g kuiatxo, Saltsa: 30 g pinazi, 150 ml olio, 50 ml ozpin, gatza, oreganoa. Zailtasuna 1 1. Kuiatxoa tiratan moztu, minutu batez egosi eta xukatu. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi eta kuiatxoari gehitu. Ordu betez beratzen utzi.2. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.3. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.4. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera. Freskatu eta xukatu. 5. Olibak zerrendatan moztu, eta tomatea eta gazta dadotan.Ontzi batean orekia eta beste osagaiak jarri eta nahastu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g oreki, 100 g Feta gazta, 50 g aranpasa, 80 g intxaur, 6 tomate oliotan, rukula. Saltsa: 150 ml olio, koilarakada bat ezti, 50 ml ozpin, gatza. Zailtasuna 1 1. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Gazta dadotan moztu. 3. Aranpasak eta tomateak zerrendatan moztu.4. Intxaurrak txikitu.5. Saltsaren osagaiak nahastu eta behar adina gatz bota.Orekia beste osagaiekin nahastu eta gainetik saltsa bota. Rukula hosto batzuekin lagundu.