2026 IRA. 21 - 05:28h Kuiatxo opilak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g kuiatxo, 2 patata, 2 arrautza, 60 g irin, koilarakada txiki erdia legami, 40 g gazta birrindu, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Kuiatxoak garbitu eta birrindu. Koladore batean jarri.2. Patatak zuritu eta birrindu. Paper artean jarri, lehortu daitezen. 3. Kuiatxoa, patata, arrautzak eta gazta nahastu.4. Irina eta legamia gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.5. Zartagin bat olio pixka batekin berotu. Aurreko nahasketarekin opilak egin eta bi aldeetatik erre. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g kuiatxo bat, 100 g azenario, 2 baratxuri ale, tipuleta bat, 3 koilarakada txitxirio irin, koilarakada txiki erdia legami, arrautza bat, intxaur muskatua, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin arin erregosi.2. Azenarioa zuritu eta birrindu. Tipuletari gehitu eta arin erregosi.3. Kuiatxoa garbitu eta birrindu.4. Ontzi batean irina, arrautza eta legamia nahastu. 5. Kuiatxoa, barazkiak eta aurreko nahasketa nahastu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota.6. Zartagin bat olio pixka batekin berotu. Aurreko nahasketarekin opilak egin eta bi aldeetatik erre.Bi errezetak krema garratzarekin lagundu.