GAIAK

Tallarinak perretxikoekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tallarin, tipuleta bat, 300 g perretxiko,  2 arrautza, 2 arrautza gorringo, 100 g gazta parmesano birrindu, gatza, olioa, piperbeltz beltza. 

Zailtasuna                        1               

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tallarinak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean eta ur baso erdi gorde.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Eltze batean txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi. 
2. Zatitutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Arrautzak eta gorringoak irabiatu. Gazta, perretxikoak eta ura gehitu eta nahastu.
4. Tallarinei gehitu eta eragin.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tallarin, 2 baratxuri ale, 150 g kuiatxo, 150 g ziazerba, 150 g perretxiko, 3 tomate oliotan, olioa, gatza. 

Zailtasuna                       1               

1. Tallarinak aurreko errezetan bezala egosi. 
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako kuiatxo eta perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Zatitutako ziazerbak eta tomateak gehitu eta arin erregosi.
Tallarinak gehitu eta nahastu. Plateretan jarri eta gazta bota.