
Patxo eta Isidro Murga anaiak aske geratu dira gaur goizean. Oraineko –‘Egin’ egunkariaren editorea– Administrazio Kontseiluko kide izateagatik 18/98 makrosumarioan epaitu eta izan ziren espetxeratuak, eta zortzi urteko zigor osoa beteta askatasuna berreskuratu dute.
Leongo Mansilla de las Mulaseko espetxetik irten dira gaur goizean, 10.00ak pasata. Bertan eman dituzte azkenengo urteak, Laudiotik 300 kilometrora. Egun, Patxok 73 urte ditu eta Isidrok 69.
Espetxearen atarian bertan Euskal Herri osotik eta gehienbat Laudiotik joandako 100 bat lagun izan dituzte zain eta oso une hunkigarriak izan dira. Han ziren ‘Egin’eko hainbat lankide, tartean Pablo Gorostiaga alkate ohi eta 18/98 auzian zigortutakoa, duela bi hilabete askatasuna berreskuratu zuena. Txistu eta danbolinarekin ‘Aupa gizona’ eta ‘Kalera kalera’ kantatuz egin diete harrera bi anaiei bertan zeudenek, txalo artean. Dantzari batzuek aurreskua eskaini diete eta senide eta lagunekin besarkada eta muxu artean poza nagusitu da.
Aiaraldea.eus atariak zabaldu duenez, ez dira Laudiora astelehena bitarte itzuliko. Patxok semea Galizan dauka preso, eta azkenengo 8 urteetan elkar ikusi gabe egon ostean, bisita egiteko aukera izango du.

El exalcalde de Iruñea Enrique Maya denuncia haber sufrido una agresión en Alde Zaharra

El PNV apuesta por Mikel Hidalgo para sustituir a Aburto como candidato a la Alcaldía de Bilbo

PNV y PSE maniobran para modificar el nivel de protección de la Biosfera de Urdaibai

Una operación para disciplinar al PSOE, con toques chabacanos
