Ordu gutxitan eta ia leku berean bi etxegabe zendu dira Donostian. Goizeko 6.30ean, etxerik gabeko emakume baten gorpua aurkitu dute Udaltzainek, Bulebarreko kutxazain baten barruan, Udaleko eta Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
Auzitegiko mediku batek baieztatu du emakumearen heriotza, ustez arrazoi naturalek eragin dutena.
Gorpuari autopsia egingo diote Donostiako Patologia Forentse Zerbitzuan.
Bigarrena ere, Bulebarrean
Donostiako Udaleko iturriek adierazi dutenez, eguerdiko ordubatean, bigarren pertsona bat zendu da Bulebarrean, zonalde horretatik ibili ohi den gizon bat.
Gizonezkoa gaizki sentitu da, eta erori egin denean anbulantziari hots egin diote haren lagunek.
Larrialdi zerbitzuak hura suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Bigarren pertsona honen gorpua ere Donostiako Patologia Forentse Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.