
Castres eta Baionako Aviron taldeen artean igande honetan jokatzekoa zen Top-14 ligako errugbi partida atzeratua izan da talde lapurtarrean izan diren Covid kasu batzuen ondorioz.
Baliteke Avironeko jokalariak aurreko asteburuan Challenge Cup lehiaketan Leicester Tigers taldearen aurka jokatutako partidan kutsatu izana. Izan ere, larunbat honetan Leicesterrek Newcastle-en aurka jokatu behar zuen neurketa ere bertan behera gelditu da hainbat kasu positibo antzeman ondoren.
Atzerapena ez da albiste ona baionarrentzat, batez ere Castresek baja garrantzitsuak zituelako bihar 16.00etan jokatu behar zen demarako: Benjamin Urdapilleta, Rory Kockott eta Thomas Combezou.
Castresen kasuan denboraldiko hirugarren atzerapena da, hirugarren eta laugarren jardunaldiko partidak ere bertan behera gelditu zirelako Covid-19ak behartuta.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
