
Herminia ekaitza espero zen asteburuan eta datozen egunetan Euskal Herrian, eta Eowyn izenekoa dabil Eskozia eta Irlanda aldean. Hala, hitz joko bat erabiliz, Getafek ekaitz perfektua piztu du Donostian (0-2). Partida nola zihoan ikusita, bazirudien Realak eta Getafek hutsean amaituko zutela Liga partida, baina bi minutuko aldearekin sartutako bi goli esker bideratu dute madrildarrek garaipena Anoetan eta 86an guztiz erabaki dute.
Biek behar zituzten puntuak. Realak aurreko asteburuan Ligan Valentziaren aurka eta ostegunean Europa Leaguen Lazioren etxean jasotako porrotei buelta emateko eta sailkapenean Europako postuetara igotzeko nahi zuen garaipena; eta Getafek, berriz, beheko postu arriskutsuetatik aldentzeko.
Realak harrobi usaina izan du hasieratik. Izan ere, Imanol Alguacil prestatzaileak lau aldaketa egin ditu Erromatik hona, eta lau horietatik hiru Zubietako jokalariak izan dira: Jon Pacheco atzelari bezala, eta Jon Ander Olasagasti eta Beñat Turrientes zelai erdian. Gainera, Sergio Gomez erasoan aritu da hamaikoan. Hala, harrobiko zortzi jokalarirekin –eta atean Alex Remirorekin– aritu da Reala.
Hauei beste bat gehitu beharko litzaioke, baina aurkarien taldean. Alex Sola txuri-urdin ohia atera du hamaikakoan Jose Bordalasek, zeinek Barçaren aurka berdinketa lortu zuten jokalariei konfidantza eman dien.
Eta hauek bikain eskertu diote prestatzaileari. Izan ere, neurketako lehen ordu erdia beraiena izan da. Gauza askorik egin gabe, Realari ez diote bere jokoa egiten utzi. Esan daiteke paperak elkar trukatu dituztela. Donostiarrek lasaitasuna eta jokoa gelditzen saiatu dren bitartean –gehienbat lehen minutuetan Aramburuk hegaleko sakeetan–, telebistak 23. minutuan emandako datuen arabera, Getafek %53eko baloi jabetza izan du baloia edukitzea gustatzen zaion talde baten aurrean. Honen arrazoietako bat Luis Millaren lan ona izan da, Zubimendi ondo lotu baitu gertutik.
Barealditik ekaitzera
Hala ere, Getafeko erdilariak txartel horia ikusi du 25. minutuan, hain zuzen ere Zubimendiri egindako falta batengatik, eta hortik aurrera jokalari txuri-urdinak askoz ere hobeto aritu dira.
Take Kubo mina egiten hasi da eta Realak nabaritu egin du. Japoniarrak eskuinetik egindako lehen jokaldian, bere erdiraketa beste aldeko kornerrean amaitu da. Ondoren, Diego Rico Realeko jokalari ohiak galdutako baloi batean, kontraerasoa ezertan geratu da eta 38an lehen zatiko aukerarik onena iritsi da. Oyarzabalen burukada atezainaren eskuetan amaitu da.
Lehen zatia amaitu baino lehen japoniarrak beste jokaldi bat egin du, Turrientesi pase ona emanda, baina azken honen erdiraketak kornerrean amaitu du Zubeldiaren burukada eder baten ostean.
Bigarren zatiaren hasieran albiste txarra jaso du Imanolek, lehen aldaketa egin behar izan baitu, behartuta, Aihen Muñozek bera bakarrik mina egin baita aldakan ediraketa bat egiterakoan. Baina hobeto atera zaizkio aldaketak Bordalasi.
Hori bai, lehen mugimenduak egin aurretik, epaileak penaltia adierazi du Getaferen alde Olasagastik Diego Ricori area barruan egindako falta batengatik. Baina VARa ikuskatu eta baliogabetu egin du.
Ondoren, 72. minutuan, Uchek aulkitik zelairatu den Borja Mayoralek egindako jaurtiketa baten alderatzea aprobetxatu du 0-1ekoa egiteko. Bi minutu geroago, baita ere aulkitik zelairatu den Carles Perezek 0-2koa egin du, eta berak erabaki du 86an Donostian ekaitza pizteko.
PARTIDAKO FITXA:
0 - Real Sociedad: Remiro; Aramburu, Zubeldia, Pacheco, Aihen (Javi Lopez, 51’); Zubimendi, Olasagasti (Marin, 84’), Turrientes (Brais Mendez, 46’); Kubo, Sergio Gomez (Barrenetxea, 70’) eta Oyarzabal (Oskarsson, 70’).
3 - Getafe: Soria; Iglesias, Duarte, Alderete (Berrocal, 88’), Rico; Djene, Milla (Yellu, 84’), Uche; Sola (Carles Perez, 46’), Yildirim (Mayoral, 63’) eta Da Costa.
Epailea: Cuadra Fernandez. Txartel horia atera die Turrientes, Kubo eta Arambururi; eta Milla, Yildirim, Alderete, Yellu, Berrocal eta Da Costari.
Golak: 0-1, 72’: Uche. 0-2, 74’: Carles Perez. 0-3, 86’. Carles Perez, area barruan.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

