
Indautxuko Kirruli Herriko Tabernari eraso egin diote ostegun gauean; tabernako kristala hautsi dute eta mezu faxistak idatzi dituzte pertsianan. NAIZek jakin duenez, ohi den bezala gaueko 23.00etan itxi zuten taberna, eta ostiral goizean izan dute eraso faxistaren berri.
Horretaz gain, «eraso antolatu bat» izan dela susmatzen dute, Iñigo Cabacas plazan beste eraso batzuk izan baitira: Iñigo Cabacasen loreak lapurtu eta loreontzia apurtu dute, eta Joseba Asensio ‘Kirruli’ euskal preso ohiaren oroigarria margotu dute.
Eraso faxista Iñigo Cabacas plazan!
— I.C Herri Harmaila (@ICHHarmaila) May 29, 2026
Gaur gauean, faxistek, Iñigoren plaka eta loreak, Kirruliren oroigarria eta Herriko taberna erasotu egin dituzte.
Aurrean izango gaituzue.
Faxismoari sua! pic.twitter.com/zGo4j9jm3F
Eraso horiekin batera, mezu faxistak eta svastika naziak agertu direla jakinarazi dute. Besteak beste: «Cabacas jodete» edo «Viva Franco» mezuak idatzi dituzte Herriko Tabernaren pertsianan.

Aurten hamalau urte bete dira Iñigo Cabacas hil zenetik, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek eraginda Athleticek jokatutako partida baten ostean. Joseba Asensio Artaraz, ‘Kirruli’, espetxe politikaren ondorioz hil zenetik 40 urte beteko dira aurten. Indautxuko auzokidea, EHAS, HASI eta ASK-ko militantea eta euskara irakaslea zen ‘Kirruli’. 27 urte zituen eta tuberkulosiak jota hil zen kartzelan.

Gertatutakoa «irmoki» salatu eta «eraso faxistek» Bilbon ez dutela lekurik nabarmendu dute. Ildo berean, Bilboko EH Bilduk ere gaitzetsi egin ditu erasoak eta Kirruli Kultur Elkarteari eta Iñigo Cabacasen senideei elkartasuna adierazi die.
Erasoak salatzeko kontzentrazioa
Kirruli Kultur Elkarteak bart gauean pairatutako eraso faxistak salatzeko kontzentrazioa egingo du Iñigo Cabacas Plazan, arratsaldeko 20.00etan. Adierazi dutenez, auzo argazkia egingo dute Indautxuko izaera antifaxista erakusteko eta faxismoak tokirik ez duela aldarrikatzeko.
«Faxismoak eta jarrera erreakzionarioek ez dute tokirik, ez gurean, ez inon. Aurrean izango gaituzue beti», gaineratu du Kirruli Kultur Elkarteak.

Estebanen iritziaren aurka, BBBk Ibone Bengoetxea hautatu du Bizkaiko ahaldun nagusigai

El TSJPV da la razón a EHU en la causa por la nota de euskara en la PAU

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Pide judicialmente no repetir curso con tres suspensos, tras la polémica resolución de la PAU

