
Hernaniko Udal Pilotalekuan jokatu zen igandean II. Etxeko Memorialeko finala. Kukuprakak eta Mitxoletak taldeak izan ziren aurrez aurre, eta azken garaipena Naroa Agirre, Irati Betegi, Iera Agirre eta Nerea Elustondok osatu duten Mitxoletak taldearentzat izan da.
Finala lau eta erdiko partidarekin abiatu zen, Agirre eta Oskozen arteko lehiarekin. Oskozek sendo ekin zion partidari, eta hasieratik aldea zabaltzea lortu zuen markagailuan. Agirrek, ordea, ez zuen amore eman, eta partidaren bigarren zatian atzetik aurrera egiteko ahalegina egin zuen, lehia estutuz. Azkenean, Oskozek eutsi zion abantailari, eta 18-13 nagusitu zen.
Emaitza horrekin, finala zabalik iritsi zen binakako partidara. Bigarren norgehiagokan, ordea, Mitxoletak taldeko Iturriaga-Betegi bikoteak erakustaldi bikaina eskaini zuen. Hasieratik hartu zuten partidaren agintea, eta ez zieten aukerarik eman euren egunik onena izan ez zuen Aranburu-Ruiz de Larramendi bikoteari. Sendotasunez eta eraginkortasunez arituta, 22-1 gailendu ziren, eta garaipen horrek Mitxoletei eman zien puntua eta, ondorioz, txapela.
Sari banaketak kutsu berezia izan zuen. Hernaniko Udaleko ordezkari Asier Mingoz gain, bertan izan baitzen Naroaren ama, eta haren parte-hartzeak une benetan hunkigarria utzi zuen pilotariei bere eskutik txapelak jartzerako momentu ahaztezinean.
Horrela amaitu zen II. Etxeko Memoriala, kirola, bertsoa eta oroimena uztartu dituen txapelketa berezia. Bigarren edizioak «maila handiko jardunaldiak, lehia estua eta giro ederra utzi ditu», adierazi zuten antolatzaileek, eta igandeko finalak «amaiera borobila eman dio aurtengo ibilbideari», gaineratu zuten.

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

Lakua intenta recoger cable después de que la consejera Pedrosa señalara a dos correctores

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

La ridícula idea de acelerar el tiempo
