
Dominik Moll zinemagileak sistemaren anbiguotasun moralean eta eremu grisek markatutako ikerketa batean murgilduko gaitu bere film berrian, ‘Dossier 137’ (‘Case 137’). Thriller bizi honek poliziaren barne-mekanismoetan eta ikertzaileek beraiek zeharkatu behar dituzten dilema etikoetan jarriko du fokua.
Stephanie, Barne Arazoetako polizia-agenteak, Parisko manifestazio tirabiratsu eta kaotiko batean larri zauritutako gazte bati lotutako kasu bat argitu beharko du. Polizia-indarkeriaren frogarik aurkitu ez arren, kasuak eragin pertsonal handia izango du harengan, biktima bere jaioterrikoa dela jakiten duenean. 137. kasua zenbaki huts bat baino askoz gehiago bihurtuko da beretzat.
Filma Canneseko Zinemaldian aurkeztu zuten, eta zortzi Cesar saritarako izendapena jaso zuen –film onenarena barne–. Lea Druckerrek emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen.
Jaka Horien protesta mugimendua
Filma Estatu frantseseko tentsio sozialaren testuinguruan kokatzen da, bereziki Jaka Horien protesta-mugimenduaren garaian. Mugimendu horren jatorria erregaien garestitzearen ondorioz Frantziako Gobernuak ezarri nahi zituen igoeren aurkako jarreratik sortu zen. Protesta oso zabala izan zen, batez ere errepideetan gauzatu zen, trafiko-mozketekin, manifestazioekin eta mugen itxierekin.
Filmak poliziaren bortizkeriaren eta sistemaren barneko babes-mekanismoen erretratu zorrotza egingo du, ikuslea betebehar instituzionalaren eta erantzukizun pertsonalaren arteko eremu deserosoan kokatuz.

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

