NAIZ

Gizon bat baten gorpua agertu da itsasadarrean, Sestaon

Ezkerraldea, itsasadarretik ikusita; ur hauetan agertu da gorpua.
Ezkerraldea, itsasadarretik ikusita; ur hauetan agertu da gorpua. (Europa Press)

Gizonezko baten gorpua agertu da asteazken honetan goizean goizetik itsasadarreko uretan, Sestao parean, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak abisu bat jaso du asteazken honetako 06:25 aldera, itsasadarreko paduren eremuan hilotz bat agertu dela esanez, Sestaon, Galindo ibaiaren bokalean, lohi eta harri eremu batean.

Suhiltzaileek adin ertaineko gizonezko baten gorpua atera dute handik, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du martxan hura identifikatzeko eta heriotzaren arrazoiak zehazteko. 

[EGUNERATUKO DA]