
Curry Barker, 26 urte besterik ez dituela, beldurrezko zinemaren munduko ezustekoetako bat bihurtu da ‘Obsession’ filmari esker. Mundu osoko kritikaren eta publikoaren txaloak jaso dituen ekoizpen independente honek generoaren kodeekin jolasten du, eta harreman erromantikoen objektualizazioari buruzko metafora indartsua proposatuko du.
Istorioak Bear izeneko mutil gazte baten maitasun platonikoarekiko desira desesperatua du abiapuntu. Egoera horrek sorginkeria beldurgarri bat piztuko du, eta Niki izeneko pertsonaia obsesio irrazional eta kontrolik gabeko batean murgilduko da, Bearren itzal bihurtzeraino. Hasiera batean kaltegabea dirudien fantasia hori, pixkanaka, amesgaizto asaldagarri eta ilun bihurtuko da.
Zinema jaialdietan izandako ibilbide arrakastatsuaren eta generoaren zaleen artean sortutako ikusmin handiaren ondoren, urteko beldurrezko ekoizpen komentatuenetako bat bihurtu da filma. Sitges-en esaterako hiru sari eskuratu zituen: Epaimahaiaren Sari Berezia, Publikoaren Saria eta Film Onenaren Jove carnet Epaimahaiaren Saria.
Zuzendariak azaldu duenez, bere helburu nagusia giza obsesioaren mugak arakatzea zen, beldur psikologikoaren bidez. «Betidanik liluratu nau nola irits daitezkeen pertsonak ideia batek edo beste pertsona batek erabat kontsumitzera», adierazi du Barkerrek. «Beldurra genero ezin hobea iruditzen zitzaidan muturreko emozioak modu zintzo eta errazean esploratzeko».
‘Obsession’ ez da, zuzendariaren esanetan, maitasun istorio tradizional bat, baizik eta beste pertsona baten sentimenduak kontrolatzeko nahiaren eta modu naturalean sortu beharko litzatekeen harreman bat behartzen saiatzeak dakartzan ondorioen inguruko kontakizuna.
Ideiaren jatorri bitxia
Filmaren jatorriaren alderdirik bereziena da, inspirazioa, ‘The Simpsons’ telesailaren ‘Treehouse of Horror’ atal berezietako batetik etorri zitzaiola zinegileari. Atal horretan, Homerrek tximino baten eskua eskuratzen du, desioak betetzeko ahalmena duen objektu magiko bat, eta horrek egoera kaotiko eta ustekabekoak eragiten ditu, estralurtarren inbasio bat tarteko.

Hallada en Irulegi una cerámica con el texto «abaŕ», primer testimonio de un numeral vascónico

Piden de 3 a 6 años de cárcel para tres militares que dieron una paliza a un joven en Iruñea

Henry Méndez actúa en Irun tras mandar ánimos a Rafa Mir, condenado a 8 años por violación

Precipitado juicio inquisitorial a dos manos

