
Ousman Umarren benetako istorioan oinarritzen da filma. Umar Ghanako gazte bat da, eta bere herrixka atzean utzi zuen «zurien herrialdea» izenez ezagutzen denaren ideiak erakarrita.
Oztopoz beteriko bidaia egin ondoren Bartzelonara iritsiko da, eta berehala ohartuko da han bizitza ez dela berak imajinatzen zuen bezalakoa. Baina egun batean Montse ezagutuko du. Emakumeak etxean hartuko du, eta maitasuna eta babesa eskaintzeaz gain, etorkizun hobe baten aukera ere zabalduko dio. Ousmanek aukera aprobetxatu eta zerbait askoz handiago bihurtuko du.
‘Viaje al País de los Blancos’ Dani Sancho zuzendariaren lehen fikziozko film luzea da. Pelikulak Guillem Cluak idatzitako gidoia du oinarri, eta Ousman Umarren izen bereko liburu arrakastatsuaren egokitzapena da. Umar bera ageri da filmean, bere helduaroko bertsioa antzezten. Nerabezaro eta haurtzaroko pasarteetan, berriz, Benjamin Kakraba eta Victor Sey aktore hasiberriek emango diote bizia, itxaropenezko kontakizun honetan.
Ousman Umarrek honela azaldu du: «Nire istorioa film bihurtuta ikustea ametsa da. Ni bezala, aukera bila ezinezko bidaiak hasten dituzten milaka gazteren ahotsa da. Proiektu honek gure erresilientzia ikusarazteaz gain, mundua migrazioen ispilutik begiratzera gonbidatzen du, gizatasunez eta itxaropenez. Niretzat, Ibon, Dani eta Jaimerekin lan egitea opari bat izan da; haien sentiberatasunak eta konpromisoak pelikula hau aldaketarako itsasargi bihurtzen dute».
Dani Sanchok, bere aldetik, honakoa adierazi du: «‘Viaje al País de los Blancos’ zuzentzea film bat egitea baino askoz gehiago izan da: hunkitu eta interpelatzen duen benetako istorio batean murgiltzea izan da, Ghana eta Espainia lotzen dituen bidaia fisiko eta emozional batean».

La apelación serena de Aizpurua a pasar a la «ofensiva democrática» se viraliza en redes

Un joven fallece en Santurtzi tras una intervención de la Policía Local con pistola táser

Fallece en el seísmo en Caracas Alazne Solabarrieta, nieta de un alcalde de Ondarroa exiliado

Hallada en Irulegi una cerámica con el texto «abaŕ», primer testimonio de un numeral vascónico

