
Sarrea Euskal Udalekua elkarteak jakinarazi duenez, Arabako Foru Aldundiak ekainaren hasieran ezarri zion aisialdi ekintzak antolatzeko debekua bertan behera utzi du Gasteizko epaitegi batek behin behinean. Aldundiak ezarri zion zigor administratiboaren aurka –9.000 euroko isuna eta hiru urtez aisialdi ekintzak antolatzeko debekua– helegite kontentzioso-administratiboa aurkeztu zuen elkarteak eta bertan jarduerak antolatzeko debekua bertan behera uzteko eskatu zuten, ebazpen horrek sortzen dituen kalteak kontuan hartuta.
Helegite horren erantzuna iragan ekainaren 26an jaso zuten. Bertan Sarrea Euskal Udalekuaren «eskakizunak onartzen dira eta, errekurtso administratiboa ebatzi bitarteko behin-behineko neurri bezala, salbuespenez Sarrearen inhablitiazioa bertan behera gelditu da», azaldu du ohar batean. Erantsi duenez, Foru Aldundiari entzunaldirik egin gabe sinatu da ebazpen hau, «dagokion urgentzia dela eta, ohiko kautelazko neurriek hilabete bat iraun ohi baitute ebazteko». Beraz, «gaur gaurkoz, Sarrea legalki ahalbidetuta dago edozein aisialdi jarduera antolatzeko eta udalekuekin aurrera egiteko», ziurtatu du.
Euskal Udalekuetatik gogoratu dutenez, honen guztiaren abiapuntua dutxa mistoen inguruko «zurrunbilo mediatikoa» izan zen, eta «horrek eragin ditu ondorengo presio politikoak».
«Ez dugu inolako prozesu judizialen berririk; ikertuak ez garela da dakigun bakarra eta, ondorioz, ez dugula eskubiderik ikerketako informaziorik jasotzeko», adierazi dute. Sarrea Euskal Udalekuaren iritziz, «honek argi uzten du Diputazioaren ebazpena guztiz politikoa eta ideologikoa izan dela, eta ez administratiboa. Udalekua debekatu nahi zuten, eta edozertarako prest agertu dira helburu hori betetzeko».
Elkarteak dioenez, «legezko bermeak izan arren, arduraz» jokatu nahi izan dute prozesu horretan guztian, eta «uste izan dugu haur eta gazteei uda honetarako eskaintza ziur bat egin behar geniela, azken orduko Diputazioaren mugimenduen eta epaileen ebazpenen zain egon gabe».
Aurten udalekurik ez Bernedon
Horretaz gain, udalekuak «beldurrik eta mehatxurik gabe garatzeko beharra» dutela dio, «medioek edota ultraeskuineko alderdi politikoek gure funtzionamendua oztopatzekoa, hain zuzen». Ikasturtean zehar «bizi izan dugun jazarpena ikusita», ordea, ez du horretarako bermerik ikusten Bernedon eta horregatik, «debekuak iritsi zirenean, berrantolatu eta haur eta gazteei eskaini genizkien alternatibekin egingo dugu aurrera», baina aurten ez dute udalekurik antolatuko Bernedon.
«Adingabeekin egiten dugu lan, eta gure helburua haur eta gazteei kalitatezko aisialdi jardun segurua eskaintzea da. Alderdi politiko eta medioek herrian izan duten jazarpen jarrera kontuan izanda zail ikusten dugu Bernedon baldintza horietan aurtengo udaldia aurrera eramatea», azaldu dute.
Aurrerantzean ere beren proiektuaren defentsan lanean jarraituko du Sarrea Euskal Udalekuak, «errepresioari aurre egiten». Abuztuaren 29an jaialdia antolatu dute Bernedon.
Aldundiaren erantzuna
Arabako Aldundia erabakiaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du Ana del Val Kultura diputatuak. Honek azaldu duenez, abokatuak dokumentazio guztia prestatzen ari dira Aldundiak ezarritako zigorra defendatzeko.
«Zehapen-prozedura batean ere ez da inoiz hain presazkoa den kautelazko prozedurarik hartu», kritikatu du, eta ohartarazi du Bernedoko Administrazio Batzarrak bertan behera utzi duela udalekuak egiten ziren lekuaren alokairua. «Beraz, ez dute lokalik», gaineratu du.

Muere una joven que resultó herida en la sokamuturra de Lodosa

Ruidosas memorias del pionero y alternativo punk euskaldun

La Policía Municipal abate a un vecino de Hondarribia y la comunidad senegalesa pide «justicia»

Deportazioa apurtu zuen Ramon Sagarzazu ‘Xenpe’ oiartzuarra hil da
