
2025ean, EAEko genero-berdintasunaren indizea 100etik 66 puntukoa da, hau da, 2020an baino bi puntu handiagoa. Eustatek argitaratutako datuen arabera, genero-berdintasunean aurrerapausoak eman dira azken bost urteetan, nahiz eta emakumeen eta gizonen arteko aldeak nabarmenak izaten jarraitzen duten hainbat arlotan.
Hiru lurralde historikoek berdintasun-mailak hobetu dituzte 2020tik, baina pixkanaka. Gipuzkoak izan du bilakaerarik positiboena, lau puntuko igoerarekin, eta 2025ean GBI altuena izan duen lurraldea da (67,6). Bizkaiak 65,2 puntu lortu ditu, eta Arabak 65 puntu, bi hauetan puntu bat baino gehixeago gehituta.
Genero-berdintasuna ez da intentsitate berarekin agertzen eremu guztietan. Osasunaren dimentsioak mailarik altuena du (86,3 puntu), 2020rekiko hobera egin du (85,3).
Diruaren dimentsioa 71,7 puntukoa da, bigarren emaitzarik onena, baina desberdintasun nabarmenekin: emakumeek gizonen urteko diru-sarreren %76 inguru jasotzen dute, eta emakumeen pentsioak gizonezkoen pentsioaren %70 dira.
Lanaren dimentsioak 68,1 puntu lortu ditu, 2020arekiko atzerakada txiki batekin (68,4), eta barne-alde handia erakusten du: Lanean partaidetza azpidimentsioa 85,3 puntura iristen da, baina Segregazioa eta lanaren kalitatea 54,3 puntutan geratzen da. Emakumeak IKT postuen %24 eta zuzendaritza-postuen %31 baino ez dituzte betetzen, eta emakumezko langileen %37 soldata baxuko langile gisa hartzen da, eta gizonen artean, berriz, %23 dira.
Hobetzeko tarterik handiena duten dimentsioak Denbora (62,5 puntu), Boterea (56,0 puntu) eta Ezagutza (55,2 puntu) dira. Denboran, emakumeek gizonek baino denbora gehiago eskaintzen diote adingabeen eta pertsona helduen zaintzari (20,8 eta 10,7 minutu eguneko, hurrenez hurren, adingabeen zaintzan, eta 16,6 eta 5,2 pertsona helduen zaintzan), eta etxeko lanetan ere denbora gehiago ematen dute; izan ere, emakumeen %57,0k astean 10 ordu baino gehiago ematen ditu, eta gizonen %33,8k.
Botereari dagokionez, eremu politikoak 73,7 puntu lortu ditu, hauteskunde-zerrenden erregulazioari esker, baina botere ekonomikoak (50,2) eta sozialak (47,4) balio nabarmen txikiagoak dituzte, nahiz eta biek nabarmen egin duten hobera 2020tik.
EBrekiko eta espainiar Estatuarekiko alderaketa
Espainiar Estatuarekin alderatuta (70,9 puntu), Euskal Autonomia Erkidegoak 4,9 puntuko desabantaila du, eta alderik nabarmenenak Denboraren dimentsioan (11,6 puntu Espainiaren alde) eta Boterearen dimentsioan (10,6 puntu) daude. Ezagutzaren (0,5 puntu), Lanaren (1,3 puntu) eta Diruaren (1,6 puntu) dimentsioetan, aldeak txikiak dira. Soilik Osasunean, Euskal AEk zertxobait gainditzen du espainiar Estatua (0,1 puntu).
EAE bederatzigarren tokian dago Europar Batasuneko 27 herrialdeen artean, Europako batez bestekoaren gainetik (63,4 puntu). Berdintasun handiena duten herrialdeak Suedia (73,7), Frantzia (73,4) eta Danimarka (71,8) dira. EAEren abantaila nagusia Boterea dimentsioan ikusten da, Europako batez bestekoa 15,5 puntutan gainditzen baitu (56,0 puntu eta 40,5 puntu, hurrenez hurren). Hala ere, EBk EAE gainditzen du Lanaren, Diruaren, Ezagutzaren eta Denboraren dimentsioetan, 1,2 eta 2,5 puntu arteko alde txikiekin. Osasunari dagokionez, bi puntuazioak ia baliokideak dira (86,3 eta 86,2).

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

La ridícula idea de acelerar el tiempo

«Los autos se apoyan en una información no contrastada de un medio de comunicación»

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados
