Euskaltzaindiak Itsasuko Herriko Etxearen babesarekin eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE) partaidetzarekin antolatu du irailaren 26an eta 27an izanen den aurtengo Irailekoak poesia-jaialdia.
Aurrekoetan bezala, Euskal Herri osoarentzat antolatuko da Irailekoak, poesiak bere toki-denborak izan ditzan gure artean, Euskaltzaindiatik aipatu dutenez. Era berean, Euskal Herrian antolatzen diren orotariko literatura jardunaldien egutegia osatu nahi du jaialdiak; horretarako, Euskal Herriko olerkarien eta beste bazter batzuetako poeten lanak hauspotu eta aztertuko dira jaialdiaren aurtengo edizioan.
Itsasun poesiari presentzia handiagoa emateko, garai eta geografia askotako egileen bertso-lerroz jantziko dira herriko erakusleihoak udaldian. Tartean, Forugh Farrokhzad, Anne Sexton, Jose Luis Otamendi, Miren Agur Meabe, Aurelia Arkotxa, Bernardo Atxaga, Raymond Carver, Angel Erro, Castillo Suárez, Itxaro Borda, Jon Gerediaga edo Alejandra Pizarnik-en bertsoak erakutsiko dira.
Gainera, eta iraileko egun horietan egindakoaren lekukotza jasotzeko, ‘Iraileko paperak’ aldizkaria plazaratuko da, oroigarri intelektual-poetiko gisa. Jaialdian parte hartuko duten olerkari eta ikusleen artean banatuko da aldizkaria.

«Pertsona normalek» Donostiaz gozatu dute 21. Irrikitaldian, «pirata malapartaturik gabe»

Cuatro hombres detenidos en Bizkaia acusados de agredir sexualmente a una menor de 14 años

Fallece un trabajador de 51 años en la papelera de Iurreta

Laredo no es Bilbo ni menos Altsasu: el alcalde del PP reduce los ataques a «gamberradas»
