
Urdaibai izan da azkarrena Euskotren Ligako bigarren jardunaldia suposatu duen Bilboko erlojupekoan. Bermeotarrek sekulako erakustaldia eman dute lehen paladatik, eta erreferentzia onenak markatuz joan dira helmugan 19:56.20ko denbora aparta sinatu arte. Txandakide izan duten Orio ondoren sartu da, baina ezin izan du bizkaitarren marka hobetu, eta bigarren izan dira lau segundora. Hiru Txapelketak eta Ligako lehen jardunaldian nagusitu ostean, gaur ezin izan du garaipena ospatu Oriok, nahiz eta Ligan lider jarraituko duen.
Urdaibairi egokitu zaio Ohorezko Txandan lehen postuan irtetzea, eta hasieratik denbora onenak markatzen joan da. Haize eta korronte baldintzak leuntzen joan dira, eta argi geratu da hasieratik bandera txanda nagusian zegoela.
Tarteak ez dira handiak izan, baina hirugarren luzearen erdialderako hasi da Asier Zurinaga patroia arraunlariei erreferentziak behin eta berriro errepikatzen: «Hiru segundo Oriori», «Bandera, bandera...». Eta halaxe jarraitu dute helmugan denbora onena markatu arte.
Zain egon behar izan dute bizkaitarrek, baina gaur egungo GPS sistema fidagarriarekin ikusten zen garaipena Bermeo aldera joango zela. Eta halaxe izan da, Orio 4,42 segundora sartu da. Zierbena 6,76ra geratu da eta Donostiarra 8.18ra.
«Esaten genuen neguan lan oso ona egiten ari ginela, baina gero estropadetan erakutsi behar da. Txapelketetan gauza asko ongi egin genituen, baina batzuk gaizki; Buitragon gauza asko ongi egin genituen, baina batzuk gaizki; eta gaur uste dut sekulako lana egin dugula», adierazi du Zurinagak.
Txanda parekatuak
Beste txandei dagokienez, lehenengoan sekulako borroka izan dute Isuntzak, Chapelak eta Aresek. Nahiz eta txanda ia guztian Lekittarra aurretik ibili tarte aipagarriarekin, azken luzean galiziarrek sekulako joa erakutsi dute eta gain-gainera etorri da. Azkenean, bizkaitarrek markatu dute denbora onena, baina Chapela 38 ehunenekora geratu da eta Ares 1,80 segundora. Zoritxarrez, Santurtzik atzerapen handiagoa izan du.
Bigarren txandan Getaria izan da lehen paladatik erreferentzia onenak markatu dituena, nahiz eta tarteak oso txikiak izan. Era berean, lau ontziek aurreko txandako denborak aise hobetu dituzte ziabogaz ziaboga. Helmugan, Getariaren denbora 20:24koa izan da, Ondarroa bigarren sartu da lau segundora, Hondarribia hirugarren seira eta San Juan atzeraxeago geratu da, getariarrengandik 13 segundora.
XVII. BILBOKO BANDERA
1. Bermeo-Urdaibai 19:56.20
2. Orio 20:00.62
3. Zierbena 20:02.96
4. Donostiarra 20:04.38
5. Getaria 20:24.54
6. Ondarroa 20:28.58
7. Hondarribia 20:30.38
8. San Juan 20:37.24
9. Lekittarra 20:45.48
10. Chapela 20:45.86
11. Ares 20:47.28
12. Santurtzi 20:55.70
EUSKO LABEL - NAGUSIA
1. Orio 23 puntu
2. Bermeo-Urdaibai 21 p.
3. Zierbena 21 p.
4. Donostiarra 19 p.
5. Getaria 16 p.
6. Hondarribia 13 p.
7. Ondarroa 12 p.
8. San Juan 11 p.
9. Lekittarra 7 p.
10. Chapela 5 p.
11. Santurtzi 5 p.
12. Ares 3 p.

Peligrosísima embestida de Jandilla en el Ayuntamiento y dos cornadas

Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil

Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

Josu Urrutikoetxea: «Euskal gatazka politikoak konponbide demokratikoa behar du»

