
Castro-Urdialeseko urek denetatik ikusi behar izan dute larunbat arratsalde honetan. Traineruak kaleak zeharkatzen, olatuak surfeatzen, ziabogak istriborretik hartzen, arraunlariak ezin arraun egin arrazoi ezberdinengatik... Ipar-ekialdeko giroak dena aldrebestu egin du eta egoera horretan Urdaibaik etekin bikaina atera du Asier Zurinaga patroiaren gidaritzapean.
Bermeotarrek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi dute eta sailkapen nagusian puntu bakarrera dute gaurkoan atzerapauso nabarmena eman duen Orio.
Euskotren Ligako estropadan ikusi da dagoeneko zer-nolako egoera zaila izango zuten ontziek Castro-Urdialeseko uretan. Egoera zailagoak eta kezkagarriagoak ikusi izan dira kirol honetan, baina ura gaur nola zegoen jakinda, kontrolatzea oso zaila izaten da benetan.
Pentsa, Urdaibaik irabazi du, bai; baina helmugan lehena izateko komeriak izan ditu. Lehen luzean Mikel Ojeda arraunlariak arazoak izan ditu tostarekin eta ia luze osoa eman du konpondu nahirik. Kasualitateak kasualitate, gauza bera gertatu zaio Zierbenako Carlos Palazuelos aurrekalariari. bere kasuan, okerrago; izan ere, ezin izan du arraun gehiago egin estropada osoan zehar eta horrek kalte nabarmena ekarri die bizkaitarrei.
Hala, lehen ziabogan Orio izan da azkarrena, Getariari segundo bat ateraz, eta Urdaibairi, 12. Bigarren luzean, Unax Eizagirrek gauzak bere tokian utzi nahi izan ditu eta Oriori pasada ederra eman dio. Hala ere, poztasunak gutxi iraun dio ontzi gipuzkoarrari. Urdaibaik olatua hartu eta estropada buruan jarri da.
Bigarren biraketan, hala ere, bermeotarrek ez dute aurreko txandan Hondarribiak egindako denbora hobetu eta lanean jarraitu behar izan dute. Getaria oso gertu zuten bizkaitarrek, baina Orio atzean geratzen hasia zen. Zierbenak, ordea, arraunlari bat gutxiagorekin, ahalik eta denbora gutxien galtzea zuen helburu.
Azken luzean, Unax Eizagirrek agindu bikainak eman dizkie bere arraunlariei eta Urdaibairi aurrea hartzeko oso gertu izan dira getariarrak. Baina bizkaitarrek olatu ona hartu, are eta hobeto surfeatu eta garaipena erdietsi dute.
Hondarribia, atzetik aurrera
Bigarren Getaria izan da. Nabarmentzekoa bere lana; eta baita Hondarribiarena ere. Bigarren txandan aritu da 'Ama Guadalupekoa' eta lanak zaildu dizkie gainontzeko ontziei. Hori bai, berdeek Donostiarraren 'laguntza' jaso dute. Izan ere, bigarren biraketan istriborretik hartu dute ziaboga olatu bat hartzen zeudela, eta segundo asko galdu dituzte. Hor amaitu da 'Torrekua II.a'ren esperantza.
Hondarribiak egoera bikain kudeatzen jakin du eta, nahiz eta azken biraketan zenbait olatu kontra izan, lidergoari eutsi dio amaiera arte. San Juan oso ondo aritu da txanda honetan, berdeengandik 22 segundora amaituz eta estropada bosgarren amaituz. Donostiarrak buelta eman ahal iuzan dio egoera txarrari eta zazpigarrehnamaitu du. Ondarroa, aldiz, zortzigarrena izan da.
Lehen txandan, Lekittarra nagusi izan da, baina Santurtzirekin lehia polita mantendu behar izan du. Hala, azken luzean 'Sotera' kalez kanpo zihoan eta Lekittarra lider jarri da. Aurrerago, ordea, Santurtzik olatua hartu du eta parera jarri da, baina Lekittarrak segida eman dio txanda irabazteko.
Atzerago, Ares eta Chapela sailkatu dira, estropadako zken biak.

Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

«El lehendakari Urkullu debería leer mejor la historia del Gobierno Vasco»

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

