
Zeresana eman du egun hauetan Donostiako Global Open Dance dantza jaialdian gertatutakoak. Izan ere, Israelgo ordezkaritzak parte hartu du bertan inolako trabarik izan gabe, eta horren ondorioz bertako ikurrak ere ikusi dira Victoria Eugenia antzokian. Hau gogor salatu zuen Donostia Palestina ekimenak asteazkenean, baita Donostiako Kulturaren enpresa batzordeak ere, eta protesta kalera eraman du Palestinarekin Elkartasuna taldeak ostiral honetan.
Horretarako elkarretaratzea burutu dute Kursaalaren aurrean, Victoria Eugeniarekin batera bertan ere garatu baita Global Open Dance emankizuna. Partehartzea baimendu izana kritikatu dute bildutakoek, «Israelgo Estatu genozidaren bandera inpunitatez erakutsi dutela» salatu dute eta «entitate sionistaren aurpegi zuritzea»ren aurka egin dute.
Donostia Kulturako langileek «haserrea eta harridura» agertu zituzten asteazkenean, eta erakunde honen zuzendaritzari interpelazioa egin zioten, Israeli buruz aurretik hartutako konpromisoak ez dituelako bete. Aurretik hitzartutakoa gogora ekarri ondoren, «non dago adierazpen horrekin zentzuz jokatzeko konpromisoa? Donostia Kulturako langileak Israel babesten duten ekimenetan lanean jartzea al da zentzuz jokatzea? Bistan da hau onartezina dela», adierazi zuen LABek, eta horrekin bat egin zuen ELAk ere (biek osatzen dute langileen ordezkaritza). Antolatzaileekin hitz eginez neurriak hartzea eskatu zioten Donostia Kulturako zuzendaritzari, eta honezaz gain, «horrelakoak sekula errepika ez daitezen neurri eraginkorrak hartzeko».

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari
