
Anthony Marciano zinegile frantsesak zuzendutako ‘Le Rêve américain’ filmak Bouna Ndiaye eta Jeremy Medjanaren benetako istorio harrigarria kontatzen du. Kirol munduan esperientziarik eta harremanik ez zuten arren, gorenera iristea lortu zuten, NBAko agente garrantzitsu bihurtzeraino.
Jeremy, Amienseko bideoklub bateko erakusmahaiaren atzean lan eginez, eta Bouna, Orlyko aireportuan garbitzaile gisa, kontakturik gabe, dirurik gabe eta ingeles maila oso apalarekin hasi ziren. Inork ez zuen susmatu ere egingo NBAko agente ezagun eta garrantzitsu bihurtuko zirenik.
Filmak bi pertsona hauen ibilbidea erakutsiko du, saskibaloiarekiko duten grinak eta adiskidetasun sendoak bultzatuta, ‘amets amerikarra’ lortzeko bidean oztopo guztiak gainditu baitzituzten. Haien lehen arrakasta handietako bat Nicolas Batumek 2012an Portland Trail Blazers taldearekin sinatutako kontratua izan zen, 46 milioi dolarrekoa.
Raphael Quenard eta Jean-Pascal Zadi aktoreek Jeremy Medjana eta Bouna Ndiaye pertsonaiak antzeztu dituzte, hurrenez hurren. Fitxaketak egiteko zuten begi zorrotzari esker, Victor Wembanyama, Rudy Gobert eta Nicolas Batum jokalarien ibilbideak gorenera eramaten lagundu zuten.
«Berehala ikusi nuen Bouna eta Jeremyren benetako istorioa kasu arrakastatsu soil bat baino gehiago zela: adiskidetasun handi baten istorioa zen. Bi pertsona hauek indarrak batu izan ez balituzte, ez ziren hain urrutira iritsiko. Hori da filmaren gakoa», adierazi du Anthony Marciano zuzendari eta gidoigileak.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

Hernani y Errenteria responden con hechos a las insinuaciones de Insausti sobre el sinhogarismo

Revuelta de carros en Donostia para denunciar que «cenar no es un delito»

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

