
Anoo Bhagavan-ek eta Patrik Forsberg-ek zuzendutako animaziozko film norvegiarra. Elias eta Agnes Våhlund-ek sortutako eleberri grafiko arrakastatsuaren zinemarako egokitzapena da.
Filma Stiller Studios eta Qvisten Animation ekoiztetxeek ekoitzi dute; familia osoarentzako animaziozko ekoizpenetan esperientzia handia duten Norvegiako bi konpainia dira.
Istorioa Rosenhill izeneko hiri dekadentean kokatzen da, eta Lisa du protagonista. Eskolako jazarpena pairatzen duen neska gaztearen bizitza erabat aldatuko da superbotereak emateko gai den liburu misteriotsu bat aurkitzen duenean. ‘Maskara Gorria’ ezizenarekin, une horretatik aurrera, bere ahalmen berriak kontrolatzen ikasi beharko du, eta benetako heroia izatea ez dela indartsua izatea bakarrik ulertuko du: ausardia, norberarenganako konfiantza eta besteekiko enpatia ere ezinbestekoak direla ohartuko da.
‘Maskara Gorria’ ezagutzen duten irakurleentzat zein pertsonaia lehen aldiz ezagutuko duten ikusleentzat aproposa den abentura berria da.
Euskaraz ez
‘Handbok för superhjältar’ (gaztelaniaz, ‘Manual para superhéroes’) nobela grafikoen sagak bi milioi ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta antzerkirako egokitzapena ere izan du. Film honekin, unibertso hori lehen aldiz iritsiko da zinema-aretoetara.
Filma gaztelaniaz eta katalanez bikoiztuta estreinatuko bada ere, zoritxarrez, ez da euskarazko bertsiorik izango.

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da

«Pertsona normalek» Donostiaz gozatu dute 21. Irrikitaldian, «pirata malapartaturik gabe»

Cuatro hombres detenidos en Bizkaia acusados de agredir sexualmente a una menor de 14 años

Laredo no es Bilbo ni menos Altsasu: el alcalde del PP reduce los ataques a «gamberradas»

