
Athleticek Euskal Herria Kopako finala jokatuko du 13. aldiz, Alaves aise gainditu ondoren Basarten jokatu den finalerdian.
Aurretik lehen gola sartzeko bi aukera izan ondoren, Vilariñok baloia eman dio Patricia Zugastiri, 27.ean 1-0ekoa sartzeko. Hortik atsedenaldira, talde biak gerturatu dira atera. Zuri-gorrien aldetik, filialeko Iraia Fernandezek izan du aukera garbiena eta ondoren Pichi izan da berdinketa lortzen saiatu dena, kanpoan amaitu duen burukada batekin.
Bigarren zatian ere, ordu erdi itxaron behar izan da golak ikusteko; eta oraingoan ere futbolari zuri-gorriek ospatu dituzte. 75.minutuan, Valerok aldea handitu du eta hamar minutu lehenago zelairatu den Nerea Benitok egin du behinbetiko 3-0ekoa azken txanpan.
Athleticek bihar jakingo du bere aurkariaren izena. Iazko finalistek, Eibar txapeldunak eta Realak alegia, jokatuko duten norgehiagokatik irtengo da. Azkoitiko Txerloia zelaiak hartuko du igandean (19.00) bigarren finalerdia.
Finala datorren asteazkenean jokatuko da Stadium Galen (19.00) eta, aurretik, finalerdietako galtzaileek Basarten (18.30) erabakiko dute zeinek osatzen duen podiuma.
Hiru maila
Aurreko edizioetan egin duen bezala, Euskal Herria Kirolak hiru mailatan banatu du txapelketa. B maila bi aste barru jarriko da martxan. Irailak 5ean amaituko da eta Real, Athletic, Eibar eta Osasunako talde filialak lehiatuko dira.
C mailako lehen partidak, berriz, asteburu honetan jokatuko dira. Lehen fasean ligaxka bat jokatuko dute sei partehartzaileek, bi multzotan banatuta: Arratia, Alaves eta Artizarrak arituko dura alde batetik eta Añorga, Oiartzun eta Mulier bestetik. Ondoren, kanporaketen bidez erabakiko dira postu guztiak.

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

GARA eta Gu ere bai batu egin dira, Euskal Herriko selekzioen aldarria kalera ateratzeko xedez

La familia de Ander Sáenz acusa al PNV de maniobrar para no actuar contra los policías

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas

