Gasolina Italian; 1,9999 infinitoraino...
Gasolinaren prezioak nabarmen baldintzatu du uda Italian. Gobernuak larrialdiko neurriak hartu behar izan ditu, Giancarlo Giorgetti Ekonomia ministroa protagonista dela.

Uda honetan Italiako heroirik nagusiena Ekonomia ministroa da: Giancarlo Giorgetti jauna. Zeregin asko izan ditu eta, antza, ez dira oraindik amaituko. Burukominarik handiena gasolinaren prezioa da: Euskal Herriak antzeko arazoak ditu, bai, baina Belpaesen aspaldiko partez erregaiak ametsgaizto bihurtu dira.
Gasolina betidanik oso garestia izan da Italian; Europako beste leku batzuetan baino garestiagoa, ‘accise’ delakoaren ondorioz. Hauek zerga bereziak dira; Italiako haurrek mamma, papà, pizza eta pasta ondoren ikasten duten hurrengo hitza da beharbada.
‘Mikro-zergak’ dira, egiari zor; oro har, autoekin edo erregaiarekin zerikusirik ez dute. Hala ere, Estatuak herritarren bizkarrean jartzen ditu, aurreko arazoak konpontzeko: Faxismoaren garaiko gerren edota lurrikaren ondorengo berreraikitze lanak ordaintzeko, adibidez.
Hauetarako dirulaguntza zuzena bideratzea askoz atseginagoa izango zen, baina Estatuaren ikuspegitik hobe da ekarpena izkutatzea, edo ‘makilatzea’ behintzat. Horregaitik agertu dira ‘accise’ mikro-zergak.
Guztira 19 dira, eta gasolinaren prezioa etengabe puzten dute. Horiek kenduko balira, prezioa % 60tik gora jaitsiko litzateke; gutxi gorabehera, Estatu Batuetan bezala geundeke. Giorgia Melonik bere ibilbide politikoaren hasieran egoera hau borrokatu nahi izan zuen, baina errealitateak ezetz erantzun zion, ezinezkoa izango zela.
‘Ragiunatt’ bat da ministroa, Lombardian esaten duten bezala: prestakuntza handiko pertsona, alegia, bere arloan (kasu honetan, Ekonomian) arduraz jokatzen duena
Orain, agertokira dator gure aurreko protagonista: Giancarlo Giorgetti. Azken finean, Liga Norte alderdiaren aurpegi ezagunetarikoa, eta ez dira asko jada, beti itxura egokia eta errespetagarria azaldu duena. Belaunaldi zaharrekoa da: Padaniako independentzia aldeko ekitaldietan parte hartu eta, Umberto Bossi liderrarekin batera, alkandora berdea jantzi zuten haietakoa.
‘Ragiunatt’ bat da, Lombardian esaten duten bezala: prestakuntza handiko pertsona, alegia, bere arloan (kasu honetan, Ekonomian) arduraz jokatzen duena. Ez da Berlusconiren iraganeko gobernuetako zenbait pertsonaiaren parekoa; garai hartan posiblea zen, adibidez, ingeniari bat Justizia ministro bihurtzea (Roberto Castelli, Liga Nortekoa hau ere).
Giorgetti ezin hobeto sartuko litzateke Piero Chiara eleberri batean. Izan ere, Chiara Varese probintziakoa zen (ministroaren jaioterria eta, adibidez, Dario Fo artista handiarena ere) eta idazle bikaina izan zen, legezkotasuna eta legezkotasun ezaren arteko mugan bizi diren pertsonaiak ederki islatzen zituena. Burgesiaren kide errespetagarriak, baina aldi berean izkutatutako bizioren bat dutenak. ‘Il piatto piange’, ‘La spartizione’, ‘Il cappotto di Astrakan’ dira bere maisulan batzuk.
Ministroa gizon ederra da, altua, eta Giorgia Melonik erabili ohi duen azken baliabidea ere bai. Eszenatokian agertzen denean, gauzek okerrera egin dutela esan nahi du, alegia. Eta Ekonomia Italiako gobernu guztien ahulgune nagusia izan da, azken bi edo hiru hamarkadetan behintzat.
Ez da kasualitatea politikak huts egin duenean, eta larrialdi egoeran teknokratak izendatu dituztenean, lehen ministroak ekonomiaren mundutik etorri izana (Carlo Azeglio Ciampi eta Mario Draghi) edo ekonomia irakasleak izatea (Mario Monti). Ez da kasualitatea ere honako hau: Giorgetti Mario Draghiren Kabinetean izan zeln eta Giorgia Melonik karguan mantendu du Vareseko ministroa.
Zoritxarrez, Ukrainako gerra eta Iran eta AEBen arteko krisiak dena hankaz gora jarriko zuen. Gasolinaren prezioek, aurretik dagoeneko altuak zirenek, gora egiten jarraitu dute. Eta, zer egin kontsumitzaileak protestan ari zirenean? Imajinatu Giorgetti gizajoa kontuak orekatzen saiatzen, gainontzeko guztiak uztailean eta abuztuan oporretan zeudelarik. Izan ere, marroi osoa Ingalaterrako Southampton taldearen ministro zalearentzat izan da.
Bi euroko mugan beti
Abuztuaren hasieran, lehen neurria: dieselaren prezioari 17 zentimoko beherapena. Dieselari bakarrik, kontuz, litro batek 2,30 euro balio zuelarik (oraintxe 3.10ra heldu da zenbait tokitan). Bi euroko muga oso esanguratsua izaten da, beti, horrek esan nahi baitu oso garestia dela. Une berean, aldiz, gasolina beti mantendu da bi euroko mugaren azpian, ez dakigu nola, agian Giorgettik ezusteko baliabideren bat lortu duelako.
Nekaezin, ministroak berriro ere beherapena bultzatu du, Sisifoaren mitoan bezala
Ikaragarria izan da bidaiatzea, hilabete honetan, Italian zehar eta gasolinaren kostua egiaztatzea: asko jota, 1,9999 euro. Beharbada infinitoraino joan litezke 9 horiek, prezioen markagailuak espazio gehiago izango balu. Garrantzitsuena, bi euroko langa ez gainditzea. Edozer gerta liteke, hori izan ezik.
Behin neurri hori bukatuta, Itzulia Operazioaren atarian, prezioa berehala igo da. Nekaezin, ministroak berriro ere beherapena bultzatu du, Sisifoaren mitoan bezala. Imajina dezakegu Liga Norteko ordezkaritza diruaren bila, ea Estatuak zerbait aurreztuz hori ahalbidetzeko. Ziurrenik Giorgettik behin eta berriro eskainiko du, egoera okerrera joango balitz: oraindik aberats sentiarazi nahi gaituelako.

Tres hospitalizados y más de 40 heridos al explotar los cohetes de fiestas de Noain

Ante las agresiones, ¿puntos morados o prohibición de alcohol a los hombres?
La llegada masiva de sargazo cambia el color del Caribe

La conquista de Albania: 650 años de las andanzas de película de la Compañía navarra
