
Berlingo Zinemaldian eta Sitgeseko Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztua, thriller psikologiko honen premisak ‘Rosemary's Baby’ filma ekartzen du gogora. ‘Mother's Baby’ Johanna Moder austriar zuzendari eta gidoilariaren lan berria da.
Julia berrogei urteko orkestra-zuzendari arrakastatsua da, eta Georg bikotekidearekin batera haur bat izan nahi du aspalditik. Egun batean, Vilfort doktoreak, klinika pribatu bateko ugalkortasun-espezialistak, prozedura esperimental baten bidez haurdun geratzeko aukera eskainiko die.
Juliak tratamendu arrakastatsua jasoko du klinikan, eta haurdun geratuko da. Baina erditzea ez da aurreikusi bezala joango: haurra berehala eramango dute tratamendu osagarri bat jasotzera, eta Julia eta senarra gertatutakoaren inguruko azalpenik gabe geratuko dira. Haurrarekin berriz elkartzen direnean, zerbait arraroa sumatuko dute. Haren etorrerak bikotearen harremana kolokan jarriko du, Juliak zalantzak izango baititu etxera eraman duten haurra benetan beraiena ote den.
Thriller psikologiko honek ikuslea atmosfera ia itogarri batean murgiltzen du hasieratik. Zinemagileak amatasunaren hauskortasuna arakatzen du, eta beldurrak eta kontrola galtzeak errealitatearen pertzepzioa nola pitzatu dezaketen erakusten du, suspensez beteriko istorio baten bidez.
Austria, Suitza eta Alemaniaren arteko koprodukzio honek amatasunari buruzko begirada kezkagarri eta ezohikoa eskaintzen du, ikuslea errealaren eta imajinatuaren arteko anbiguotasun etengabean mantenduz.

Tres impactos con una escopeta de balines en cara y espalda contra un migrante en Donostia

Un trabajador de CAF reconoce haber colocado una cámara oculta en aseos de la fábrica

La Policía de Santurtzi no evaluó bien el estado de Ander S.T. y la ambulancia tardó una hora

Nerea Kortajarena proposatu du EH Bilduk Donostiako alkategai izateko

