NAIZ

Bergara eta Zarautzeko IATetako grebaren ondorioz, ingurukoak «kolapso» arriskuan daude

Bergara eta Zarautzeko IATen langileak greba luze batean daude, 68 egunetan jada, enpresarekin akordiorik lortu gabe. Lakua interpelatu dute, gatazkan esku har dezan, inguruko ITV-ak «kolapso egoerarantz» doazelako, inguruko herrien biztanleen kexen artean.

Itasua enpresako grebalarien kontzentrazioa, Donostian, uztailean
Itasua enpresako grebalarien kontzentrazioa, Donostian, uztailean (Gorka Rubio | FOKU)

Bergara eta Zarauzko Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileen (IAT) greba luzea ez da konpondu. 68 egun pasata, eta langileek inguruko herrien IATak «kolapso egoerarantz» doazela ohartarazi dute astearte honetan, Bergaran eginiko agerraldi batean. Horregatik, gatazkan esku hartzeko eskatu diote Lakuari. Enpresak langileak mehatxatu dituela salatu dute ere bai. Ondorioz, manifestazioa deitu dute irailaren 24an, 19:00etan, Bergaran.

Itasua enpresak, greban dauden langileen IATak administratzen dituenak, azken urteetan sei milloi euroko dibidenduak banatu zituela adierazi zuen ELAk uztailean eta, une berean, langileek inguruko beste IATak urtero baino 133 ordu gehiago egiten zituztela, horien truke 2.000 eta 6.000 euro artean gutxiago jasoz.

Gainera, langileek enpresaren mehatxuak jaso dituztela salatu dute komunikatuan: «Greban dagoen langile batek kaleratze-gutuna jaso du, eta beste zazpik enpresaren salaketak jaso dituzte».

Bestalde, uztailaren 23an langileek eta Itasuak negozioa desblokeatzen sailatzeko edukitako bilera, Donostiako Lan Harremanen Kontseiluan, ez zela ezertara ailegatu adierazi dute langileek, enpresak «ez baitzituen entzun».

IATaren kolapsoa

Grebaren hasieratik bi hilabete igaro dira eta, ELAren ustez, «denbora pasatzen den heinean egoera larritzen doa». Honek, sindikatuak adierazi duenez, «ondorio larriak» ekarri ditzake.

Alegia, grebak eragindako egoerak inguruko herrien IATak «kolapsatu» ditzake, Zarautzen eta Bergaran zerbitzurik ez bada ahalik eta lasterren ematen. «Horrela jarraitu ezkero, ezinezkoa izango da herritarren segurtasuna behar bezala bermatuta egotea», ohartarazi dute.

Gainera, Bergarako, Zarauzko eta inguruko herrietako biztanleek azken hilabeteetan egoera honetaz kexatu direla adierazi dute agerraldian.