Errealitate marraztua
‘Coyote vs. Acme’ iritsi da zinemetara. Beti bitxia iruditu zaidan, baina magia berezia duen formula bat berreskuratzen duen filma: animaziozko pertsonaiak hezur-haragizko aktoreekin nahastea.
Oraindik gogoan dut ‘Mary Poppins’ eta ‘Bedknobs & Broomsticks’ –gazteleraz ‘La bruja novata’– lehen aldiz ikusi nitueneko sentsazioa. Umetan, marraztutako pertsonaiak benetako aktoreekin batera pantailan ikustea magikoa iruditzen zitzaidan. ‘Space Jam’ (1996) eta ‘Stuart Little’ (1999) filmak ere maitasunez gogoratzen ditut.
Baina lehen aldiz ikusi nuenean harridura gehien eragin zidana ‘Roger Rabbit’ izan zen. Robert Zemeckisek zuzendutako filmak 1947ko Hollywood alternatibo batera garamatza, non ‘marrazkiak’ ez diren marrazki soilak, herritarrak baizik. Testuinguru horretan, zinema beltz klasikoaren kutsua duen misterio bat abiatzen da: Eddie Valiant (Bob Hoskins) detektibeak ustezko desleialtasun-kasu bat ikertzea onartuko du, eta, handik gutxira, hilketa, konspirazioa eta hirigintza-ustelkeria agertuko dira ikerketaren atzean.
Zerbait berezia du filmak, zerbait bakarra. CGI-a, adimen artifiziala eta efektu digitalak nagusi diren garai honetan, harrigarria da 1988ko pelikula bat oraindik ere erreferente nagusietako bat izaten jarraitzea animazioa eta akzio erreala uztartzeari buruz ari garenean.

Zupiria dice que en las fiestas del Carmen los agredidos fueron los ertzainas

Hasta seis agentes de la Policía Local de Santurtzi redujeron violentamente a Ander Sáenz

Anulado el decreto del euskara en el sector público, a demanda de Vox y por cuestión de forma

Sánchez apela a la «sensibilidad» de la patronal ante la interpelación de EH Bildu para avanzar

