Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Nathan Fielder

Azken boladan guztion ahotan dabil Nathan Fielder sortzailearen izena; sekulako oihartzuna izan duen ‘You Can See Everything’ dokumentalak sortu du tsunamia. Dokumentalaren eta esperimentazio narratiboaren arteko mugan mugitzen da Fielder; gaur egungo telebistako sortzaile berezienetako bat da. 

‘Nathan for You’ telesailean benetako negozioak egoera gero eta absurdoagoetarako eszenatoki bihurtzen zituen. ‘The Rehearsal’ lanarekin, berriz, ideia hori beste maila batera eraman zuen: Fielderrek pertsona arruntei bizitza errealeko elkarrizketa edo egoera zailak aldez aurretik entseatzen laguntzen zien. Horretarako, agertokiak xehetasun handiz birsortzen zituen, eta gerta zitezkeen egoera eta elkarrizketa posibleak prestatzen zituen.

‘The Curse’ lanean, berriz, umore beltza eta satira soziala uztartu zituen, sailkaezina bezain deserosoa den proposamen batean.

Aurreko lanak berritzaileak eta, neurri batean, iraultzaileak izan badira ere, estreinatzear dagoen ‘You Can See Everything’ lanak are harrabots handiagoa sortu du. Kartzelan sartu baino hogeita hamalau egun lehenago, Elizabeth Holmes, Theranos enpresako sortzaile eta iruzur kasuaren protagonista ospetsuak, filmaketa talde bat gonbidatu zuen bere eguneroko bizitza dokumentatzera. Hasieran erretratu intimo gisa aurkezten dena, ordea, hiru urteko bidaia harrigarri eta haluzinagarri bihurtzen da.