
Euskaberrek irabazi du Euskadi Elikatuz Sarien lehen edizioko Jasangarritasun Saria. Ekitaldia Lakuak eta Eroskik bultzatu dute nekazaritzako elikagaien sektorearen berrikuntza, konpromisoa eta etorkizuna aitortzeko. Hiru arlo nagusi bereizi dituzte —berrikuntza, jasangarritasuna eta belaunaldien arteko erreleboa—, elikadura-katearen etorkizunerako giltzarri diren erronkak ikusgarri egiteko.
Jasangarritasunaren kategorian 60 hautagaitza aurkeztu dira eta horien artetik Euskaber aukeratu du epaimahaiak. Jasangarritasuna ulertzeko bere modua jarri du balioan, besteak beste, jasangarritasuna ez delako ingurumen-inpaktua murriztera mugatzen, ekonomia, pertsonak eta ingurunea batera hartzen dituen kudeaketa-eredua delako Euskaber. Hala, kooperatibak hartzen dituen erabakiek hiru xede dituzte: oilategiak ekonomikoki bideragarriak izatea, baserritarren bizi kalitatea eta lehen sektorearen etorkizuna bermatzea, eta jardueraren ingurumen inpaktua etengabe murriztea.
Ostegun honetan, Basque Culinary Center-en egin den sari banaketa ekitaldian horixe azpimarratu du Karmele Pikabea Euskaberreko kudeatzaileak: «Guretzat jasangarritasunak ezinbesteko hiru hanka ditu, ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa; eta elkarrekin egin behar dute aurrera, bestela ez da inoiz jasangarria izango. Adibide bat jartzearren, karbono-aztarna murrizten esfortzu handia egin baina horrek baserritarren bizi baldintzak okerrera eramaten baditu ezin dugu esan eredu hori jasangarria denik».

Feijóo huele la sangre y se abalanza sobre un Sánchez calculador

Cuando el enemigo público número 1 son dos

«Vil, ruin y mezquino»; el delirante fuego amigo entre Vox y PP en Gipuzkoa

La trama nazi, armada y golpista que no interesa a la Audiencia Nacional ni a la Guardia Civil
