‘NAZA’
Zinemetara iritsi da ‘NAZA’ dokumental lazgarria. Filmak lortu duen oihartzunak Benjamin Netanyahuren gobernua eta haren gertuko hainbat eragile haserrarazi, eta Yuval Abraham eta Rachel Szor zuzendariek mehatxuak eta boikotak jaso dituzte.
Bi zinemagileei babesa adierazteko, Zinemaldian Cinema With Palestine plataformak deitutako elkarretaratze jendetsua egin zen Kursaaleko alfonbra gorrian. Zinemaren sektoreko aktore, zuzendari, antolatzaile eta teknikari ugarik bat egin zuten Israelgo zinemagileei elkartasuna adierazteko eta ‘NAZA’ filmagatik jaso dituzten mehatxuak salatzeko. ‘We Are Naza Too’ izan zen mobilizazioaren leloa.
Benetan txalotzekoa da Yuval Abrahamek eta Rachel Szorrek erakutsi duten ausardia, eman dituzten hainbat elkarrizketatan agerian geratu baita dokumental honek eragin eta kostu pertsonal handia izan duela haiengan.
Dokumentala Oscar sarietarako izendatuko dutela aurreikus daiteke –bestela eskandalu bat izango litzateke–, baina badakigu Israelen atzaparrak oso urrutira iritsi daitezkeela.
Sarien denboraldia zuzendarien inguruan sortutako mehatxuek markatutako testuinguruan iritsiko da. Ikusteke dago noraino iritsiko den haien gaineko presioa, eta zer rol jokatuko duten prozesu horretan tartean dauden erakundeek eta eragile politikoek.

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»

