
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioaren zirkuitu nazionalak 2026 amaiera bitarte martxan jarraituko du, baina jada zabalik dago laugarrenaren izen ematea. Edizio honetako berrikuntza nagusia Literatura, Komikigintza, eta Antzerkigintzaz gain Arte Eszenkiak ere protagonista izango direla da.
«Lehen aldiz, zinegintza beste diiziplina batengatik ordezkatua izango da. Arte Eszenikoen alorrak, oholtzara eraman daitezkeen proposamen berritzaile eta irekiagoak barnebildu ahal izango ditu, antzerkigintzaren mugetatik at geratzen direnak eta hibridoak izan daitezkeenak: poesia, performancea, dantza, bertsolaritza…», argitu du Udalbitzak.
Izen ematea azaroaren 14ean amaituko da, eta Udalbiltzaren webgunean daude izen emateko oinarriak. Ohar batean Geuretik Sortuak programaren helburuak gogoratu dituzte: «Asmoa Euskal Herri osoko sortzaileek proiektuaren berri izatea da; Euskal Herriaren luze-zabaletik datozen ideiak, sentitzeko erak eta gure historia kontatzeko moduak bildu ahal izateko».
Balioespen Batzorde batek lau diziplinetako proiekturik egokienak hautatuko ditu urte honen amaieran, eta proiektu bakoitzari Euskal Herriko udalerri edo udalerri multzo bat esleituko dio. Ondoren, 2027an zehar, sortzaile horiek sormen-egonaldiak egingo dituzte egokitutako udalerrietan, eta bertako esperientzietatik abiatuta ipuin, komiki, antzezlan eta arte eszenikoetaako piezak sortuko dituzte. Emaitza horiek 2028ko zirkuitu nazionalean aurkeztuko dira.
Hurrengo egunetan Elkarrekin batera, doako bi solasaldi ireki antolatu ditu Udalbiltzak, aurreko edizioetako kideen presentziarekin, egitasmoan izandako bizipenei buruz hitz egin eta bertaratzen direnei edizio berriaren ezaugarriak ezagutarazteko Lehena urriaren 20an izango da, Baionako Biltxoko elkartean, Itxaro Borda eta Miren Artetxe idazleekin; eta bigarrena, urriaren 22an, Gasteizko Elkar dendan, Aritz Ibarra eta uxue Bereziartua komikigileekin.
Horrez gain, urriaren 27an, asteartez, arratsaldeko 16:00etan, Udalbiltzak webinar bat antolatuko du izen-emate sistema ondo azaldu eta interesdunen galderak erantzuteko.

Llaman a levantar un nuevo muro antifascista en Iruñea ante el acto de Vito Quiles

Ni un centenar de personas consigue congregar la manifestación ultra del MCP

Contundente mensaje contra el fascismo a través de un colorido despliegue de multiculturalidad

Una entrevista inaudita, una maniobra reconocible
