
Brian Duffieldek ‘Pinotxo’-ren pasarte ezagunenetako batetik ateratakoa dirudien premisa zoro bezain erakargarritik abiatzen du bere film berria, ‘Whalefall’. Aita hil ondoren, Jay Gardiner (Austin Abrams) urpekaria Kaliforniako erdialdeko kostaldean murgilduko da haren gorpua bilatzeko. Baina bilaketa ezusteko amesgaizto bihurtuko da: balea erraldoi batek irentsiko du eta haren sabelean harrapatuta geratuko da. Ordubeteko oxigenoa besterik ez du izango ihes egiteko, eta bizirik ateratzeko, aitak bizitzan zehar irakatsitako ikasgaiek emango diote agian irtenbidea.
Daniel Krausen 2023ko izen bereko eleberrian oinarrituta, ‘Whalefall’ biziraupen-thrillerra da, baina abenturaren eta dramaren arteko mugan ere mugituko da. Duffielek eta Krausek elkarrekin egokitu dute gidoia.
Duffieldek, zuzendari, gidoilari eta ekoizleak, filmaren erronka nagusietako bat platoan bertan egon zela aipatu du: «Daniel Krausen liburua pantailara eramateko, aktoreek eta taldeak uda osoa eman genuen Studio Cityn (Kalifornia), plato batean eraikitako bale baten barruan». Zuzendariak azpimarratu duenez, helburua ez zen soilik egoera ikusgarri bat sortzea, baizik eta «istorio bizi eta hunkigarri» horren atzean dagoen interpretazio-lana eta talde osoaren ahalegina erakustea.
Filmeko protagonistak Austin Abrams (berriki ‘Weapons’ eta ‘Resident Evil’ filmetan ikusia), Josh Brolin, Elisabeth Shue, John Ortiz, Jane Levy eta Emily Rudd dira.

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas

GARA eta Gu ere bai batu egin dira, Euskal Herriko selekzioen aldarria kalera ateratzeko xedez

La familia de Ander Sáenz acusa al PNV de maniobrar para no actuar contra los policías

